Oinarri orokorrak: Irakasleentzako lan poltsak handitzekoa. 2023. urteko deialdia.

- ATALA
BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Bilbao Musika Toki Erakunde Autonomoa
Lan poltsak 2022-2024 - Espezialitate guztiak. Irakasleentzako lan poltsak handitzekoa. 2023. urteko deialdia.
2023ko urtarrilaren 30ean Bilbao Musika TEAren Gerentziak honako hau erabaki du:
Lehenengoa: Lanpotsak handitzeko arautzen duten oinarriak onartzea.
Bigarrena: Oinarriak www.donostiaeskola.eus orrian argitaratzea eta ebazpen hau Bizkaiako Aldizkari Ofizialera bidaltzea baliabidezko eskabideak aurkezteko 20 eguneko epea has dadin.
Bilbon, 2023ko urtarrilaren 30ean.—OAL Bilbao Musikako zuzendari kudeatzailea, Ana Isabel Madariaga Ugarte
2023KO DEIALDIA - OINARRI ARAUTZAILEAK
BILBAO MUSIKA ESKOLARAKO ETA BILBAO MUSIKAREKIN HITZARMENA SINATU DUTEN ESKOLETARAKO IRAKASLEEN LAN-POLTSAK HANDITZEA
Lehenengoa.—Deialdiaren helburua
Hautagai berriak sartuz, deialdi honen helburua Bilbao Musika Eskolak 2022an sor- tutako lan-poltsak handitzea da.
2022ko martxoaren 8ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako 2022ko deialdia- ren oinarrietan zehazten denez, lan-poltsan zabaltze-deialdien bidez sartzen diren per- tsonak dagozkien zerrendetan sartuko dira, 2022ko lan-poltsa osatzen dutenen atzetik, balorazio prozesuan lortutako emaitzen ordenaren arabera.
2022ko behin betiko zerrendetan dauden pertsonek beste inskripzio bat egin ahal izango dute titulazio berriak aurkezteko edo hizkuntza-eskakizuna eguneratzeko. Kasu horietan, zerrendetan titulazioa eta profila eguneratuko dira, aurretik zuten puntuazioari eta posizioari eutsiz.
Deialdia Bilbao Musika Eskolaren webgunean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argi- taratuko da.
Bigarrena.—Datu pertsonalen tratamendua
Hautaketa prozesuko interesdunen datu pertsonalak Bilbao Musika Eskola Tokiko Erakunde Autonomoaren erantzukizunpean tratatuko dira. Prozesua amaitutakoan, hi- tzarmena sinatu duten eskola guztiei lagako zaizkie datu horiek. Eskabidean, interesdu- nek baimena eman beharko dute beren datu pertsonalak erakunde sinatzaileei lagatze- ko, langileen aldi baterako beharrak estaltzeko.
Datu pertsonalak oinarri hauetan adierazitako xederako soilik tratatuko dira: batetik, hautagaiak hautatzea eta lan poltsetan sartzea, eta, bestetik, eskatutako eskolei laga- tzea datuak, aldi baterako ordezkapenak egiteko.
Eskaerek, izaera pertsonala duten datuen babesari dagokion ondorengo testua edu- kiko dute:
«Datu Pertsonalak Babesteko indarrean dagoen eta aplikagarria den araudiarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu zure datuak Bilbao Musika TEA-aren titulartasuneko tratamendu-sisteman sartuko direla (IFK: P4800034C; egoitza soziala: Sorkunde, 8, 48006-Bilbo (Bizkaia), eta jarraian zerrendatzen direla haien helburuak, kontserba- zio-epeak eta legitimazio-oinarriak. Hala eskatzen duten tratamenduetarako, Bilbao Mu- sika TEAk egin nahi dituen lagapenen berri ere ematen da.
Tratamenduaren arduraduna
- Identitatea: Bilbao Musika IFZ-4800034C.
- Helbidea: Sorkunde, 8, 48006-Bilbao.
— Telefonoa: 944 164 785.
- E-mail: zuzendaritza@bilbaomusika.eus
- Datuen Babesaren Ordezkaria: cliente@conversia.es
Tratamenduaren xedea
Helburua
Erakundeko plazen deialdi publikoei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa. Bitarteko langileen lan poltsa kudeatzea. Kontrol organoek hautaketa prozesuen ikuska- keta egitea.
Gordetzeko epeak
Zerbitzua ematen den bitartean eta 5 urte gehiago (lan informazioaren laburpena gorde).
Legitimazioa
6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskadiko Funtzio Publikoari buruzkoa.
DBEOren 6.1.b) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kon- tratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplika- tzeko.
DBEOren 6.1.c) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradu- nari aplikagarria zaion lege- eginbeharra betetzeko:
DBEOren 9.2. a) artikulua: tratamendua beharrezkoa bada tratamenduaren ardura- dunak edo interesdunak lan- zuzenbidearen eta segurtasun eta babes sozialaren alo- rrean dituen betebeharrak betetzeko eta eskubide espezifikoak egikaritzeko.
5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oi- narrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duena.
Hartzaileak
Bilbao Musika TEA eta bestelako musika eskola publiko zein pribatuen arteko datuen lagapenerako Hitzarmena sinatu duten musika eskolak.
Eskubideak
Datuen babesari buruz indarrean dagoen eta aplikagarria den araudiak ematen diz- kion eskubideen arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko ezabatzeko, («ahazteko eskubidea»), eramangarritasun erako eta datuen tratamendua- ren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, bai eta datuok tratatzeko eman- dako baimena ezeztatzeko eskubideak ere.
Horrelako, gorago adierazitako posta-helbidera edo erkudengarmendia@bilbaomusi- ka.eus helbide elektronikora bidali beharko du eskaera.
Kontrol Agintaritza eskudunera jo ahal izango du, egokitzat jotzen duen erreklama- zioa aurkezteko.
OAL Bilbao Musikak jakinarazi du dokumentu hau sinatuta baimen esplizitua ematen duela arestian aipatutako helburuak dituzten datuak tratatzeko.»
Hirugarrena.—Hautagaiek bete beharreko baldintzak
Deialdian onartuak izateko, eta hala badagokio, Lehiaketan parte hartu ahal izateko, parte-hartzaileek ezinbestekoa dute honako baldintza hauek betetzea:
- Espainiako nazionalitatea edukitzea, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua- ren Lege Bategina onartu duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikuluan ezarritakoa kontuan hartu
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina bete gabe
- Eskatutako espezialitatearen lanbide titulua/gaikuntza izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta
Atzerrian ateratako tituluarekin batera, Hezkuntza Ministerioak berori onartzeko emandako agindua aurkeztu beharko da, edo bestela onarpen ofiziala egiazta- tzen duen ziurtagiria.
Espezialitate batzuetan, dela titulurik edo gaikuntzarik ez dagoelako, dela es- pezialitatearen barruan gaitasun espezifiko bat menderatzea eskatzen delako, gaitasun proba bat egingo da. Proba hori ariketa bakarra izango da, eta espezia- litateko irakasgaiak ondo menderatzen direla egiaztatu beharko da.
- eranskinean espezialitate bakoitzerako eskatzen diren tituluak/gaikuntzak agertzen dira, bai eta gaitasun-proba bat gainditu behar duten espezialitateak
- Euskararen derrigorrezko hizkuntza gaitasuna ezarrita duten lanpostuen kasuan, eskatzen den perfila
- Disziplinako espediente batekin zeinahi Herri Administrazioko edo Autonomia Er- kidegoetako organo konstituzional edo estatutu organotako zerbitzuetatik bereizi
gabea izatea, edo ebazpen judizial batekin enplegu edo kargu publikoetarako erabateko gaitasungabetzea edo gaitasungabetze berezirik ez izatea, baldin eta funtzionario taldera edo eskalara sartu nahi badu, edo lan kontratudunaren ka- suan, baldin eta bereizi edo gaitasungabetu aurretik gauzatzen zituenaren antze- ko funtzioak egikaritu nahi baditu.
Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasungabetuta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplinazko zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
- Lanpostuetako zereginak behar bezala gauzatzeko gaitasun funtzionala
Laugarrena.—Eskabide orriak aurkeztea. Merezimenduak alegatzea eta egiaztat- zea
Onarpena eskatzeko eskabideak, baloratu beharreko merezimenduen zerrenda eta horien egiaztapena, bi modutan aurkeztu ahal izango dira:
- Elektronikoa: bilbaomusika.eus webgunean eskuragarri izango duen aplika- zio informatikoaren bidez.
- Paperezkoa: 3. eranskinean dagoen formularioaren bidez. Administrazio Publi- koen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan aurkeztu ahal izango
Landu nahi den espezialitate bakoitzeko eskabide orri bat aurkeztu beharko da, da- gozkion merezimenduen alegatzearekin batera espezialitate horretarako.
Eskabide orriak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, honako deial- di hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Ahal dela, eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira. Parte hartzeko baldintzak eta, hala badagokio, alegatutako merezimenduak honela egiaztatu beharko dira:
- Nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen dituen agiria: NISAEn kontsultatzeko bai- mena emanez (euskal administrazio publikoen artean datuak trukatzeko nodoa, baita administrazio horien eta estatuko gainerako administrazioen artean ere).
- Titulazioa / Gaikuntza / Euskera: NISAEn kontsultatzeko baimen
- Desgaitasun-maila: Desgaitasun-ziurtagiriaren bidez (1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa).
Bosgarrena.—Hautagaiak onartzea
Eskabide orriak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskumena daukan Bilbao Musi- ka TEAko organoak espezialitate bakoitzean onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrendak onartuko ditu, eta hala badagokio, baztertutakoak baztertze- ko izan diren arrazoiak adierazi beharko ditu. Zerrendak, hain zuzen, TEAren eta udal lankideen iragarki tauletan argitaratuko dira, eta baita udalen web orrietan ere.
Interesdunek 10 laneguneko epea izango dute baztertzeko arrazoitzat jotako akatsak edo egin gabeak konpontzeko edo zerrendaren aurkako erreklamazioak jartzeko.
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak automatikoki behin betiko bihur- tuko dira, baldin eta erreklamaziorik aurkezten ez bada. Erreklamazioak jarriz gero, beste ebazpen baten bitartez onartu edo baztertuko dira. Eta ondorioz, onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrendak osatu, eta goian aipatutako moduan argitaratuko dira.
Antzemandako egitatezko okerrak edozein momentutan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta. Ez dira egitatezko okertzat hartuko merezimen- duak eskabide orrian ez zerrendatzea edo merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak eskabide orriarekin batera ez aurkeztea.
Seigarrena.—Alegatutako dokumentazioa eta merezimenduak egiaztatzea
Eskabideak alegatutako merezimenduen zerrenda jaso beharko du. Ez da balora- tuko bertan alegatutakoez bestelako merezimendurik, eta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen eginak izan beharko dute. Alegatutako merezimenduak, eskatzen diren unean agiri bidez egiaztatzen ez badira, ez ditu kontuan hartuko Epaimahai Kalifi- katzaileak.
Eskabidearekin batera alegatutako merezimenduen zerrenda aurkezten ez bada, ezin izango da zuzendu.
Eskatzaileek baimena eman beharko dute NISAEn kontsulta dezaten (euskal admi- nistrazio publikoen artean datuak trukatzeko nodoa, baita administrazio horien eta esta- tuko gainerako administrazioen artean ere), bai parte hartzeko baldintzak, bai alegatu- tako merezimenduak. Ez baduzu baimen hau ematen dagozkion agiriak erantsi beharko dituzu.
Eskatzaileek 20 egun balioduneko epea izango dute, Onartuen eta Baztertuen behin betiko zerrendak onartzen direnetik, alegatutako dokumentazioa eta merezimenduak egiaztatzeko.
Balorazio-batzordeak edozein unetan eskatu ahal izango du dokumentazio osagarria aurkezteko, parte hartzeko baldintzak eta, hala badagokio, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko.
Epaimahai kalifikatzaileak edo, geroago, ordezkapen-kontratu bat formalizatzean, eskola edo udal kontratatzaileak parte hartzeko baldintzak eta, hala badagokio, alegatu- tako merezimenduak agiri bidez egiaztatzeko eskatu ahal izango du.
Zazpigarrena.—Balioespen batzordeak espezialitateka
- Balioespen Batzorde bat eratuko da espezialitate
- Balioespen Batzorde bakoitza, honako kide hauek osatuko dute, eta guztiek izango dute hitza eta botoa:
- Lehendakaria: Bilbao Musika Tokiko Erakunde Autonomoaren kudeatzailea edo eskuordetzen duen langile publikoa izango da Batzordeko
- Batzordekideak: Bilbao Musika TEAko hiru langile publiko edo horretarako lanki- detza hitzarmena sinatu duten udaletako hiru langile izango dira
Espezialitateko titulua izan beharko dute edo, bestela, antzeko espezialitatekoa.
- Idazkaria: Bilbao Musika TEAko kudeaketako zuzendariordea edo eskuordetzen duen langile publikoa izango da idazkaria, hitz eta
Dagozkien ordezkoek ere osatuko dute Batzordea, eta horiek ere titularrekin bate- ra izendatu beharko dira.
- Batzordeko kideak baztertu egin ahal izango dira 40/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoaren, 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitako inguruabarretan badaude edo hautagaiak hautaprobetarako prestatu ba- dira deialdia argitaratu aurreko bost
- Gaitasun, konpetentzia eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua egongo da batzordean, 4/2005 Legearen, otsailaren 18koaren, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoaren, 20.6. artikuluari jarraituz. Hala- ber, parte hartzaileak izendatzean, kide guztiak elebidunak izan daitezen zainduko
- Balioespen Batzordeen jarduketak une oro jarraituko die aipatutako 39/2015 Le- gean, urriaren 1ekoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari bu- ruzkoan, jasotako kide anitzeko organoei buruzko
- Batzordeak ezingo dira eratu eta beronek ezingo du jardun, baldin eta kide titular edo ordezkoen erdiak baino gehiago agertzen ez badira. Bide batez, ezinbestekoa da Lehendakaria eta Idazkaria bertan
- Bertan daudenen boto gehiengoarekin hartuko dira erabakiak. Berdinketa ego- nez gero, ordea, Lehendakariaren kalitateko botoak ebatziko
- Balioespen Batzordeek erabateko autonomia funtzionala izango dute, prozedu- raren legezkotasunaren alde jardungo dute eta objektibotasuna bermatzeaz arduratu beharko Era berean, ordenamendu juridikoarekin bat eginda, Oinarriak aplikatzean sor daitezkeen zalantza guztiak ebatziko dituzte eta Lehiaketa behar bezala joan dadin beharrezko erabakiak hartuko dituzte. Horretarako, aurreikusi gabeko kasuetan hartu beharreko irizpideak xedatu beharko dituzte.
- Hautapen prozesuko zeinahi unetan, Balioespen batzordeek jakiten badute hau- tagaietakoren batek ez duela betetzen honako deialdi honetan eskatutako baldintzetako bat, interesdunari entzun ondoren, hautagaia baztertzeko proposatu beharko dio da- gokion Organoari. Horretarako, hautagaiak eskaeran egindako zehaztasunik ezen eta faltsukerien berri eman beharko
Zortzigarrena.—Gaitasun probak
Espezialitate batzuetan, dela titulurik edo gaikuntzarik ez dagoelako, dela espeziali- tatearen barruan gaitasun espezifiko bat menderatzea eskatzen delako, gaitasun proba bat egingo da. Proba hori ariketa bakarra izango da, eta espezialitateko irakasgaiak ondo menderatzen direla egiaztatu beharko da.
Espezialitateak eta gaitasun-probak honako hauek dira:
- Espezialitatea: Informatika musikala (audio, MIDI eta musika ekoizpena)
- Proba: Idatziz edo ahoz erantzutea epaimahaiak gai hauei buruz egokitzat jotzen dituen galderak: audioa, midi eta musika
- Espezialitatea: Informatika musikala (partitura edizioa)
- Proba: Idatziz edo ahoz erantzutea epaimahaiak gai hauei buruz egokitzat jotzen dituen galderak: partiturak, edizioa, programak (Finale, MuseScore, Sibelius),
- Espezialitatea: Kontserbatorioetarako piano laguntzailea
- Proba: Errepertorioko klase bat ematea epaimahaiak ematen duen
Bederatzigarrena.—Merezimendu lehiaketa
Merezimenduak aintzat hartzea (gehienez 10 puntu)
Eskabide orriak aurkezteko epea amaitzearekin batera, honako merezimendu hauek hartuko dira aintzat, baldin eta Seigarren Oinarrian adierazitako epeen barruan edo mo- duan alegatu eta egiaztatu badira.
- Ikasketa tituluak
Hautapen prozesuan onartzeari kalterik eragin gabe, ikasketa titulu jakin bat eduki- tzea ezinbestekoa izan liteke lan poltsan dauden pertsonek lan eskaintza batean parte hartzeko; betiere, dagokion erakundeak lanposturako xedatutako baldintzen arabera.
Lehiaketari begira, ikasketa tituluak merezimendu gisa hartuko dira, gehienez ere 10 puntu, honela bereizita:
- Goi Mailako
- Landu nahi den espezialitateko Goi Mailako Titulua edukitzeagatik: 5
- Musikarekin, dantzarekin edo/eta pedagogiarekin zuzenean lotutako beste espezialitate batzuetako Goi Mailako Tituluak edukitzeagatik, berriz, 2 puntu titulu bakoitzeko, gehienez ere 4
- Irakasle (66ko Planeko Erdi Maila).
- Landu nahi den espezialitateko Irakasle titulua (66ko Planeko Erdi Maila) edu- kitzeagatik: 3
- Musikarekin, dantzarekin eta/edo pedagogiarekin zuzenean lotutako beste espezialitate batzuetako Erdi Mailako Tituluak edukitzeagatik: Puntu 1 titulu bakoitzeko, eta gehienez ere, 2
- Musikarekin, dantzarekin eta/edo pedagogiarekin zuzenean lotutako beste espe- zialitate batzuetako titulu profesionalak.
— Musikarekin, dantzarekin edo/eta pedagogiarekin zuzeneko lotura duten LOGSE- ko erdi mailako tituluak edo LOE profesionala edo gaikuntza ofizialak hartuko dira aintzat (289/92 Dekretua): titulu bakoitzeko 0,5 puntu, eta gehienez ere, puntu 1.
Espezialitate bereko titulu bat baino gehiago izanez gero, kategoria handienekoa ba- karrik baloratuko da.
Hamargarrena.—Euskararen ezagutza
Euskararen hizkuntza eskakizun jakin bat edo pareko titulu edo egiaztagiriren bat edukitzea, bestalde, lan eskaintza batean parte hartzeko baldintzetako bat izan liteke; betiere, dagokion erakundeak lanposturako onartutako eskakizunen arabera.
Deialdi honen arabera, era honetan hartuko da aintzat euskararen ezagutza:
- Hizkuntz Eskakizuna egiaztatuta edukiz gero: 2 puntu. Finkatutako puntu kopuru osoaren %20.
- Hizkuntz Eskakizuna egiaztatuta edukiz gero: 1,5 puntu. Finkatutako puntu ko- puru osoaren %15.
- Hizkuntz Eskakizuna egiaztatuta edukiz gero: puntu 1. Finkatutako puntu kopuru osoaren %10.
- Hizkuntz Eskakizuna egiaztatuta edukiz gero: 0,5 puntu. Finkatutako puntu ko- puru osoaren %5.
Hizkuntz eskakizun horien parekoak izango dira 4. Eranskinean ageri diren tituluak eta egiaztagiriak, euskararen ezagutza egiaztatzeko tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzeari eta horiek Hizkuntzen Erreferentziarako Europako Esparru Bateratura egokitzeari bu- ruzko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginda. (2010/11/15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 219. zk.).
Hamaikagarrena.—Balioespenaren behin-behineko emaitzak eta sailkapen hu- rrenkera.
baloratutako pertsonak zerrendetan sartuko dira lortutako puntuazioaren hurrenkera- ri jarraituz, baina puntuazio hori zerrendetan agertu gabe.
Hautagaiak 2022ko prozesuan hautatutakoen ondoren jarriko dira. Horretarako, 2023ko puntuazio-gidalerro hauek ezartzen dira:
Izangai bakoitzaren kalifikazioa osatuko dute dagokien espezialitateko merezimen- du lehiaketan lortutako puntuazioek, eta kalifikazio horren arabera ezarriko da Poltsako izangaien lehentasun ordena, profil profesional espezifikoekin (musikako goi-mailako ti- tulazioa, 66ko planeko musika-irakaslea edo habilitazioa) eta hizkuntza eskakizunekin (1, 2, 3 eta 4) batera; eta zerrenda berezituak egingo dira hizkuntza eskakizuna nahi- taezkoa edo merezimendu gisa balioestekoa duten lanpostuetarako. Bi gai horiek agiri bidez egiaztatuta egon beharko dute hautapen prozesuan.
Puntuazioetan berdinketa egonez gero, honako irizpide hauen arabera erabakiko da sailkapen ordena:
- Onartuen zerrendan sexu bateko pertsonak beste sexukoak baino % 40 gutxiago baldin badira, gutxien ordezkatua dagoenaren
- Dagokion espezialitatearena baino goi mailagoko titulua duenaren
- Administrazioko organo eskudunak aitortutako % 33ko elbarritasun maila edo handiagoa duela egiazta tzen duenaren
- Espezialitateari dagokion titulu egiaztatua berrikien ateratakoa duen hautagaia- ren
- Berdinketak jarraitzen badu, berdinketa zozketa bidez ebatziko
2022ko behin betiko zerrendetan dauden eta titulazio berriak aurkezteko edo hizkun- tza-eskakizuna eguneratzeko inskripzio berria egin duten pertsonen kasuan, titulazioa eta hizkuntza-eskakizuna eguneratuko dira zerrendetan, aurretik zuten puntuazioari eta posizioari eutsiz.
Balioespenaren behin-behineko emaitzak eta hautagaiek lan poltsetan duten sailka- pen hurrenkera Bilbao Musika TEAren iragarki taulan eta erakunde horrek duen webgu- nean argitaratuko dira. Era berean, lehenengo oinarrian aipatutako lankidetza hitzarme- na sinatu duten erakundeen web orrietan ere argitaratu ahal izango dira.
Hamabigarrena.—Behin betiko emaitzak
Egonez gero, erreklamazioak aztertu, eta ondoren, Balioespen Batzordeek hautapen prozesuaren behin betiko emaitzak argitaratuko dituzte, eta dagokion proposamena he- laraziko dio eskumena daukan TEAko organoari, hark espezialitate guztietako lan pol- tsak onar ditzan.
Hamahirugarrena.—Baldintzak egiaztatzea
Hautatutakoek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, kontratatu aurretik:
- Osasun ziurtagiria
Hautagaiari osasun prestazio publikoak ematen dizkion erakundeak emandakoa. Bertan, argi adierazi beharko da hautagaiak baduela zereginak gauzatzeko gaitasun funtzionala eta ez duela zeregin horretan jardutea galaraziko dion inolako gaixotasun edo muga fisiko zein psikikorik.
- Zinpeko aitorpena edo promesa
Diziplinako espediente batekin zeinahi Administrazio Publikoko edo Autonomia Erki- degoetako organo konstituzional edo estatutu organotako zerbitzuetatik bereizi gabea dela, edo ebazpen judizial batekin enplegu edo kargu publikoetarako erabateko gaita- sungabetzea edo gaitasungabetze berezirik ez duela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena edo promesa, baldin eta bereizi edo gaitasungabetu aurretik gauzatzen zuen funtziona- rio taldera edo eskalara sartu nahi badu. Era berean, ezintasunarekin edo bateraezinta- sunarekin lotutako legezko arrazoiren bat ez duela egiaztatzeko zinpeko aitorpena edo promesa ere aurkeztu beharko da.
Espainiar herritartasuna ez duenak, berriz, gaitasungabetuta edo pareko egoeraren batean ez dagoela eta bere Estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion dizi- plina zigorrik edo antzekorik jaso ez duela egiaztatzeko zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko du.
Natura Sexualeko Delitu Ziurtagiria Irakasle lana egiteko beharrezkoa da. Informazio gehiago www.mjusticia.gob.es.
Hautagaiak ez badu dokumentazio hori aurkezten edo dokumentazioa aztertuta era- bakitzen bada ez duela betetzen Hirugarren Oinarrian eskatzen diren baldintzetakoren bat, ezingo du lan poltsan sartu edo dagokion enpleguan jardun. Gainera, bere jardun denak ezeztatuta geratuko dira, parte hartzeko eskaeran adierazitako faltsukeriengatik izan dezakeen erantzukizunari kalterik eragin gabe.
Arestian aipatutakoari kalterik eragin gabe, dagokion erakundeak lan eskaintzan parte hartzen duen pertsonari eska diezaioke lan poltsetan parte hartzeko beharrezko baldintzak bete ahal izateko dokumentu egiaztagarrietakoren bat eguneratzeko, baldin eta lehiaketa amaitzen denetik lan enplegua eskaintzera bitartean pasatutako denborak horrela eskatzen badu.
Era berean, erakunde interesdunak, lan eskaintza formalizatu aurretik, hizkuntza ofi- ziala gaztelania ez duten estatuetako herritartasuna duten hautagaiei eska diezaieke hizkuntza hori behar bezala ezagutzen ote duten egiaztatzeko.
Hamalaugarrena.—Gorabeherak
Balioespen Batzordeek eskumena du sortutako zalantzak argitzeko eta hautaketa prozesua ondo doala bermatzeko beharrezko erabakiak hartzeko.
Oinarri hauetan aurreikusi ez denerako, hautaketa prozesuek jarraituko diote 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan, urriaren 30ekoan, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenean; 6/1989 Legean, uztailaren
6koan, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoan; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan, abuztuaren 30ekoan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen esta- tutuaren testu bategina onartzen duenean; 364/1995 Errege Dekretuan, martxoaren 10ekoan, Estatuko Administrazioaren Zerbitzuan Langile izateko Araudi Orokorra onar- tzen duenean; eta 861/1997 Dekretuan, apirilaren 15ekoan, xedatutakoari.
Hamabostgarrena.—Aurka egiteak
Deialdi hau, haren Oinarriak, eta bertatik eta Balioespen Batzordeetatik eratorritako egintza administratibo guztien aurka egin ahal izango dira, 39/2015 Legean, urriaren 1ekoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan, aurrei- kusitako moduan eta kasuetan.
- ERANSKINA / ANEXO 1
ESPEZIALITATEAK / ESPECIALIDADES
Espezialitatea / Especialidad | Titulua / Título |
Abesbatzako Kantu Irakaslea / Profesorado Canto Coral | Abesbatzen zuzendaritza - Kantua / Dirección de Coros - Canto |
Akordeoi Irakaslea / Profesorado Acordeón | Akordeoia / Acordeón |
Alboka Irakaslea / Profesorado Alboka | Albokarako emandako gaitasuna / Habilitación Alboka |
Bakarkako Kantua Irakaslea / Profesorado Canto Solista | Kantua - Jazza (Kantua) / Canto - Jazz (Canto) |
Bateria Irakaslea / Profesorado Batería | Jazza (Bateria) - Bateriarako emandako gaitasuna Jazz (Batería) - Habilitación Batería |
Baxu Elektriko Irakaslea / Profesorado Bajo Eléctrico | Jazza (Baxua) - Baxurako emandako gaitasuna Jazz (Bajo) - Habilitación Bajo Eléctrico |
Biola Irakaslea / Profesorado Viola | Biola / Viola |
Biolina Irakaslea / Profesorado Violín | Biolina / Violín |
Biolontxelo Irakaslea / Profesorado Violoncello | Biolontxeloa / Violoncello |
Bonbardino/Tuba Irakaslea / Profesorado Bombardino/Tuba | Bonbardinoa - Tuba / Bombardino - Tuba |
Dantza Klasiko Irakaslea / Profesorado Danza Clásica | Dantza Klasikoa / Danza Clásica |
Dultzaina Irakaslea / Profesorado Dulzaina | Dultzainarako emandako gaitasuna / Habilitación Dulzaina |
Euskal Dantza Irakaslea / Profesorado Euskal Dantza | Euskal Dantzarako emandako gaitasuna / Habilitación Euskal Dantza |
Fagot Irakaslea / Profesorado Fagot | Fagota / Fagot |
Flauta Irakaslea / Profesorado Flauta | Flauta |
Gaur Egungo Dantza Eta Sormen Dantza Irakaslea Profesorado Danza Contemporánea Y Danza Creativa | Gaur Eguneko Dantza / Danza Contemporánea |
Gitarra Elektrikoa irakaslea / Profesorado Guitarra Eléctrica | Gitarra Elektrikoa - Jazza (Gitarra) - Gitarra Elektrikorako emandako gaitasuna Guitarra Eléctrica - Jazz (Guitarra) - Habilitación Guitarra Eléctrica |
Gitarra irakaslea / Profesorado Guitarra | Gitarra / Guitarra |
Harmonia, Analisi eta Konposizio Oinarrien irakaslea Profesorado de Armonía, Análisis y Fundamentos de Composición | Konposizioa / Composición |
Informatika Musikala (audio, MIDI eta musika ekoizpena) irakaslea Profesorado Informática Musical (audio, midi y producción musical) | Gaitasun proba (ikusi 8. basea) / Prueba de aptitud (ver base 8) |
Informatika Musikala (partitura edizioa) irakaslea Profesorado Informática Musical (edición partituras) | Gaitasun proba (ikusi 8. basea) / Prueba de aptitud (ver base 8) |
Jotzaileak: piano laguntzailea Intérpretes: piano acompañante para Conservatorio | Pianoa + Gaitasun proba (ikusi 8. basea) Piano + Prueba de aptitud (ver base 8) |
Espezialitatea / Especialidad | Titulua / Título |
Klabe irakaslea / Profesorado Clave | Klabea / Clave |
Klarinete irakaslea / Profesorado Clarinete | Klarinetea / Clarinete |
Konboa/musika modernoko beste gaiak irakaslea Profesorado Combo/otras asignaturas de música moderna | Jazza - Hainbat joeratako instrumentuetarako / musika modernorako emandako gaitasuna Jazz - Habilitación en instrumentos de tendencias diversas / música moderna |
Kontrabaxua irakaslea / Profesorado Contrabajo | Kontrabaxua - Jazza (Kontrabaxua) / Contrabajo - Jazz (Contrabajo) |
Mokodun Flauta irakaslea / Profesorado de Flauta de Pico | Mokodun Flauta / Flauta de Pico |
Musika eta Mugimendua irakaslea / Profesorado Música y Movimiento | Musika Hizkuntzaren eta Hezkuntzaren pedagogia
Pedagogía del Lenguaje y de la Educación Musical
|
Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-3 urte) Profesorado Educación Musical Temprana (0-3 años) | Musika Hizkuntzaren eta Hezkuntzaren Pedagogia Pedagogía del Lenguaje y de la Educación Musical |
Musikaren Historia irakaslea / Profesorado Historia de la Música | Musikologia / Musicología |
Musika Hizkuntza irakaslea / Profesorado Lenguaje Musical | Musika hizkuntza - Musika Hizkuntzaren eta Hezkuntzaren Pedagogia Solfeo - Pedagogía del Lenguaje y de la Educación Musical |
Espezialitatea / Especialidad | Titulua / Título |
Musikoterapia irakaslea / Profesorado Musicoterapia | Musikoterapia titulazioa Unibertsitate europearra emanda Titulación de Musicoterapia emitida por universidad europea |
Oboe irakaslea / Profesorado Oboe | Oboea / Oboe |
Organo irakaslea / Profesorado Órgano | Organoa / Órgano |
Pandero irakaslea / Profesorado Pandero | Panderorako emandako gaitasuna / Habilitación Pandero |
Perkusio irakaslea / Profesorado Percusión | Perkusioa / Percusión |
Piano irakaslea / Profesorado Piano | Pianoa / Piano |
Piano Jazz Teklatuak irakaslea / Profesorado Piano Jazz Teclados | Jazza (Pianoa)- Teklatuetarako / Pianoa Joera Berrietarako emandako gaitasuna Jazz (piano) - Habilitación en Teclados / Piano Nuevas Tendencias |
Saxofoi irakaslea / Profesorado Saxofón | Saxofoia / Saxofón |
Talde instrumentalak irakaslea / Profesorado conjuntos instrumentales | Orkestra Zuzendaritza / Dirección Orquesta |
Trikitixa irakaslea / Profesorado Trikitixa | Trikitixarako emandako gaitasuna / Habilitación Trikitixa |
Tronboia irakaslea / Profesorado Trombón | Tronboia / Trombón |
Tronpa irakaslea / Profesorado Trompa | Tronpa / Trompa |
Espezialitatea / Especialidad | Titulua / Título |
Tronpeta irakaslea / Profesorado Trompeta | Tronpeta / Trompeta |
Txalaparta irakaslea / Profesorado Txalaparta | Txalapartarako emandako gaitasuna / Habilitación Txalaparta |
Txistu-txirula irakaslea / Profesorado Txistu-txirula | Txistua / Txistu |
Titulazio baldintzak honako lege testu hauetan ezarritakoak izango dira, Musika eta Dantza Ikastetxearen izaeraren arabera: — 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Musika Eskola direlako arautu gabeko berariazko musika irakaskunt- zarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena. — 229/2007 Dekretua, abenduaren 11koa, dantza ikasketa profesio- nalen curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak ezartzen dituena. — 252/2007 Dekretua, abenduaren 26koa, dantza ikasketa profesio- nalen curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak ezartzen dituena. — 421/1992 Foru Dekretua, abenduaren 21ekoa, Musika eta Dantza Eskolen sortzea eta funtzionamendua zuzenduko duten oinarrizko arauak ezartzen dituenean. | Los requisitos de titulación serán los establecidos en los siguientes textos legales dependiendo de la naturaleza del Centro de Enseñanza Musical y Danza: — Decreto 289/1992, de 27 de octubre, por el que se regulan las nor- mas básicas por las que se regirán la creación y funcionamiento de los Centros de enseñanza musical específica, no reglada, Escuelas de Música, en la Comunidad Autónoma de Euskadi. — Decreto 229/2007, de 11 de diciembre, por el que se establece el currículo de las enseñanzas profesionales de música y el acceso a dichas enseñanzas. — Decreto 252/2007 de 26 de diciembre por el que se establece el currículo de las enseñanzas profesionales de Danza y el acceso a dichas enseñanzas. — Decreto Foral 421/1992, de 21 de diciembre, por el que se estable- cen las normas básicas por las que se regirá la creación y funciona- miento de las escuelas de música y danza. |
- ERANSKINA / ANEXO 2
HITZARMENA IZENPIDETU DUTEN ERAKUNDEAK / INSTITUCIONES FIRMANTES DEL CONVENIO
Aguraingo Udaleko Zortziko Musika Eskola | Escuela Municipal de Música de Agurain Zortziko |
Dulantzi Musika Eskola | Escuela de Música Pública Dulantzi |
Altsasuko Musika eta Dantza Patronatua | Patronato de Música y Danza de Alsasua |
Andoaingo Udala | Ayuntamiento de Andoain |
Beasaingo Udal Loinatz Musika Eskola | Escuela Municipal de Música Loinatz de Beasain |
Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola - Bera | Escuela Municipal de Música Isidoro Fagoaga - Bera |
Bermeoko Udala | Ayuntamiento de Bermeo |
Donostiako Musika eta Dantza Eskola | Escuela Municipal de Música y Danza de San Sebastián |
Durangoko Bartolome Ertzilla Erakundea | Fundación Bartolome Ertzilla de Durango |
Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskola | Escuela de Música Juan Bautista Gisasola de Eibar |
Erandioko Musika Eskola | Escuela de Música de Erandio |
Errenteria Musikal Udal Musika Patronatua | Patronato Municipal de Música Errenteria Musical |
Galdakaoko Musika Jardueren Udaltegia erakunde autonomoa | Organización autónoma del Centro Municipal de Actividades Musicales de Galdakao |
Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoa | Escuela de Música Pública Segundo Olaeta |
Getxoko Andres Isasi Musika Eskola | Escuela de Música Andrés Isasi de Getxo |
Hernani Musika Eskola Publikoa | Escuela de Música Pública de Hernani |
Irungo Udalaren Kontserbatorioak | Conservatorio Municipal de Irun |
Lasarte Musika-Eskola Publikoa | Escuela de Música Pública de Lasarte |
Leioako Soinu Atadia Erankunde Autonomoa | Organismo Autónomo Soinu Atadia de Leioa |
Aralar Musika eta Kultura Musika Eskola - Lekunberri | Escuela de Música y Cultura Aralar – Lekunberri |
Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskola | Escuela Municipal de Música Tomas Garbizu de Lezo |
Loatzo Udalerrien Mankominitatea | Mancomunidad de Municipios de Loatzo |
Mungiako Musika eta Dantza Eskola | Escuela de Música y Danza de Mungia |
Mutrikuko Udal Musika Eskola | Escuela Municipal de Música de Mutriku |
Danbolin Musika Eskola – Orio | Danbolin Musika Eskola – Orio |
Portugaleteko Musika Eskola | Escuela Municipal de Música de Portugalete |
Santurtziko Udal Musika Eskola | Escuela Municipal de Música De Santurtzi |
Eduardo Mocoroa Tolosako Mepu | Empu Eduardo Mocoroa de Tolosa |
Trapagarango Udal Musika Eskola | Escuela Municipal de Música de Trapagaran |
Kulturnieta S.A. – Urnieta | Kulturnieta S.A. – Urnieta |
«Luis Aranburu» Udal Musika Eskola – Vitoria / Gasteiz | Escuela Municipal de Música «Luis Aramburu» – Vitoria / Gasteiz |
-
1
2025/09/26
2025eko lan-poltsak - Kantu Modernoa - behin-behineko emaitzak -
2
2025/09/14
Kantu Moderno lan-poltsa - merezimenduak egiaztatzea -
3
2025/09/12
Kantu Moderno lan-poltsa Probak -
4
2025/09/11
2025eko Kantu Modernoko lan-poltsa - Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda -
5
2025/08/27
2025eko Kantu Modernoko lan-poltsa - Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda