Oinarri orokorrak: Lan Poltsak 2022-2024 Bilbao Musika Eskola eta hitzartutako eskolak

BILBAO MUSIKA ESKOLA ETA MUSIKA ETA DANTZA IRAKASKUNTZA ZENTROEK LANPOLTSAK OSATZEKO KUDEAKETA GOMENDIOAREN HITZARMENERAKO OINARRI ARAUTZAILEAK
LEHENENGOA. DEIALDIAREN HELBURUA.
Deialdi honen helburua Bilbao Musika Eskolako espezialitateetako irakasleen lan-poltsak sortzeko hautagaiak hautatzea da. Bilbao Musika Tokiko Erakunde Autonomoaren (TEA) barruan dagoen musika irakaskuntzako zentroa da Bilbao Musika Eskola. Aldi baterako langile beharrak bete nahi dira, lanpostuen titularrak aldi baterako ordezkatuz, aldi baterako programak gauzatuz, zereginak pilatuz eta abar, bai Tokiko Erakunde Autonomoarenak, bai arlo horretan lankidetza hitzarmena sinatu duten Musika Eskolenak.
Horretarako, merezimendu lehiaketa izango da hautapen sistema.
Deialdi honen ondoriozko lan poltsak indarrean egongo dira hurrengo zerrenda deialdia bideratu arte eta horretarako izenpetutako lankidetza hitzarmena sinatu duten eskolek kudeatuko dituzte. Hitzarmen hori BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA, GAO, NAO eta ALHAO aldizkari ofizialetan argitaratuko da.
Deialdia egiten duen TEAren eta entitate lankideen lan eskaintzak, hain zuzen, espezialitate bakoitzeko lanpostua edo funtzio a betzeko beharrezkoak diren balditza guztiak (herritartasuna, profesionala edo goi titulua, euskararen hizkuntz eskakizuna, etab.) betetzen dituzten aukeratutako pertsonei eskainiko zaizkie, merezimendu lehiaketako puntuazio hurrenkeraren arabera; eta betiere, dagokion lanpostu zerrendan aurreikusitakoaren edo hala badagokio aldi baterako programan edo esleitu beharreko zereginean aurreikusitakoaren arabera.
Zerrenda guztietan aplikatuko da hurrenkera. Aurrekoa gorabehera, hurrenkera aldatu ahal izango da zerrenden arautegi erregulatzaileek horretarako ezartzen dutenaren arabera.
Lan-poltsari jarraipena emateko, beharrizanak dauden bitartean, urteko lehenengo hiruhilekoan ohiko epea, eta agortuak direnean ez ohiko epea irekiko da interesatuek eskaera aurkez dezaten. Deialdia Bilbao Musika Eskolako webgunean argitaratuko da. Halaber, iragarki bat argitaratuko da BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALEAN deialdiaren berri emanez. Ezarritako epean aurkezten diren eskaerak, lan-poltsaren oinarri arautzaileetako irizpideen arabera baloratuko dira.
Deialdi hauen ondorioz poltsan sartzen direnak, lan-poltsa osatzen dutenen atzean sartuko dira zerrendan, balorazio prozesuaren emaitzen hurrenkeraren arabera.
Esleitutako lanpostuari edo zereginari dagozkion ordainsariak, berriz, lan eskaintza egiten duen erakundeak onartu beharko ditu.
Kontuan izan behar da Euskadiko eta Nafarroako musika eta dantza eskoletan dauden lanpostu asko balioaniztunak direla. Egoera hori kontuan izan behar dute hautagaiek espezialitateetarako eskaerak egiteko orduan, izan ere, eskola bakoitza kudeatzeko arauetan oinarrituta, ezinbestekoa izan daiteke espezialitate batean baino gehiagotan egotea egiten diren lan eskaintzak eskuratu ahal izateko.
BIGARRENA. DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA.
Hautaketa prozesuko interesdunen datu pertsonalak Bilbao Musika Eskola Tokiko Erakunde Autonomoaren erantzukizunean tratatuko dira. Prozesua amaitutakoan, hitzarmena sinatu duten eskola guztiei lagako zaizkie datu horiek. Eskabidean, interesdunek baimena eman beharko dute beren datu pertsonalak erakunde sinatzaileei lagatzeko, langileen aldi baterako beharrak estaltzeko.
Datu pertsonalak oinarri hauetan adierazitako xederako soilik tratatuko dira: batetik, hautagaiak hautatzea eta lan poltsetan sartzea, eta, bestetik, eskatutako eskolei lagatzea datuak, aldi baterako ordezkapenak egiteko.
Eskaerek, izaera pertsonala duten datuen babesari dagokion ondorengo testua edukiko dute:
«Datu Pertsonalak Babesteko indarrean dagoen eta aplikagarria den araudiarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu zure datuak Bilbao Musika TEA-aren titulartasuneko tratamendu-sisteman sartuko direla (IFK: P4800034C; egoitza soziala: SORKUNDE, 8. 48006 BILBO (BIZKAIA), eta jarraian zerrendatzen direla haien helburuak, kontserbazio-epeak eta legitimazio-oinarriak. Hala eskatzen duten tratamenduetarako, BILBAO MUSIKA TEAk egin nahi dituen lagapenen berri ere ematen da.
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Bilbao Musika TEA. IFZ-4800034C
Helbidea: Sorkunde 8, 48006 Bilbao
Telefonoa: 944164785
E-mail: zuzendaritza@bilbaomusika.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria:
dpd.cliente@conversia.es
Tratamenduaren xedea
Helburua: Erakundeko plazen deialdi publikoei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa. Bitarteko langileen lan poltsa kudeatzea. Kontrol organoek hautaketa prozesuen ikuskaketa egitea. Gordetzeko epeak: Zerbitzua ematen den bitartean eta 5 urte gehiago (lan informazioaren laburpena gorde).
Legitimazioa
6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskadiko Funtzio Publikoari buruzkoa.
DBEOren 6.1.b) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.
DBEOren 6.1.c) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege- eginbeharra betetzeko:
DBEOren 9.2. a) artikulua: tratamendua beharrezkoa bada tratamenduaren arduradunak edo interesdunak lan- zuzenbidearen eta segurtasun eta babes sozialaren alorrean dituen betebeharrak betetzeko eta eskubide espezifikoak egikaritzeko.
5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duena.
Hartzaileak
Bilbao Musika TEA eta bestelako musika eskola publiko zein pribatuen arteko datuen lagapenerako Hitzarmena sinatu duten musika eskolak.
Eskubideak
Datuen babesari buruz indarrean dagoen eta aplikagarria den araudiak ematen dizkion eskubideen arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko ezabatzeko, (“ahazteko eskubidea”), eramangarritasun erako eta datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, bai eta datuok tratatzeko emandako baimena ezeztatzeko eskubideak ere.
Horrelako, gorago adierazitako posta-helbidera edo erkudengarmendia@bilbaomusika.eus helbide elektronikora bidali beharko du eskaera.
Kontrol Agintaritza eskudunera jo ahal izango du, egokitzat jotzen duen erreklamazioa aurkezteko.
OAL Bilbao Musikak jakinarazi du dokumentu hau sinatuta baimen esplizitua ematen duela arestian aipatutako helburuak dituzten datuak tratatzeko.».
HIRUGARRENA. HAUTAGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK.
Deialdian onartuak izateko, eta hala badagokio, Lehiaketan parte hartu ahal izateko, parte-hartzaileek ezinbestekoa dute honako baldintza hauek betetzea:
- Espainiako nazionalitatea edukitzea, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Lege Bategina onartu duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikuluan ezarritakoa kontuan hartu gabe.
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina bete gabe edukitzea.
- Eskatutako espezialitatearen lanbide titulua/gaikuntza izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Atzerrian ateratako tituluarekin batera, Hezkuntza Ministerioak berori onartzeko emandako agindua aurkeztu beharko da, edo bestela onarpen ofiziala egiaztatzen duen ziurtagiria.
Espezialitate batzuetan, dela titulurik edo gaikuntzarik ez dagoelako, dela espezialitatearen barruan gaitasun espezifiko bat menderatzea eskatzen delako, gaitasun proba bat egingo da. Proba hori ariketa bakarra izango da, eta espezialitateko irakasgaiak ondo menderatzen direla egiaztatu beharko da.
- eranskinean espezialitate bakoitzerako eskatzen diren tituluak/gaikuntzak agertzen dira, bai eta gaitasun-proba bat gainditu behar duten espezialitateak ere.
- Euskararen derrigorrezko hizkuntza gaitasuna ezarrita duten lanpostuen kasuan, eskatzen den perfila egiaztatzea.
- Disziplinako espediente batekin zeinahi Herri Administrazioko edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutu organotako zerbitzuetatik bereizi gabea izatea, edo ebazpen judizial batekin enplegu edo kargu publikoetarako erabateko gaitasun gabetzea edo gaitasun gabetze berezirik ez izatea, baldin eta funtzionario taldera edo eskalara sartu nahi badu, edo lan kontratu dunaren kasuan, baldin eta bereizi edo gaitasun gabetu aurretik gauzatzen zituenaren antzeko funtzioak egikaritu nahi baditu.
Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasun gabetuta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplinazko zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
Lanpostuetako zereginak behar bezala gauzatzeko gaitasun funtzionala izatea.
LAUGARRENA. ESKABIDE ORRIAK AURKEZTEA. MEREZIMENDUAK ALEGATZEA ETA EGIAZTATZEA.
Merezimendu-lehiaketan onartuak izateko eskabide orriak, aintzat hartu beharreko merezimenduen zerrenda eta horien egiaztapena, bi modutan aurkeztu ahal izango dira:
- Elektronikoa: bilbaomusika.eus webgunean eskuragarri izango duen aplikazio informatikoaren bidez.
- Paperezkoa: 3. eranskinean dagoen formularioaren bidez. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan aurkeztu ahal izango da.
Landu nahi den espezialitate bakoitzeko eskabide orri bat aurkeztu beharko da, dagozkion merezimenduen alegatzearekin batera espezialitate horretarako.
Eskabide orriak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izango da, honako deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Ahal dela, eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira. Parte hartzeko baldintzak eta, hala badagokio, alegatutako merezimenduak honela egiaztatu beharko dira:
- Nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen dituen agiria – NISAEn kontsultatzeko baimena emanez (euskal administrazio publikoen artean datuak trukatzeko nodoa, baita administrazio horien eta estatuko gainerako administrazioen artean ere).
- Titulazioa / Gaikuntza / Euskera – NISAEn kontsultatzeko baimen bidez.
- Lan-esperientziaren merezimenduak – Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan-bizitzari buruzko txostena aurkeztuz.
Desgaitasun-maila – Desgaitasun-ziurtagiriaren bidez (1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa).
BOSGARRENA. HAUTAGAIAK ONARTZEA.
Eskabide orriak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskumena daukan Bilbao Musika TEAko organoak espezialitate bakoitzean onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrendak onartuko ditu, eta hala badagokio, baztertutakoak baztertzeko izan diren arrazoiak adierazi beharko ditu. Zerrendak, hain zuzen, TEAren eta udal lankideen iragarki tauletan argitaratuko dira, eta baita udalen web orrietan ere.
Interesdunek 10 laneguneko epea izango dute baztertzeko arrazoitzat jotako akatsak edo egin gabeak konpontzeko edo zerrendaren aurkako erreklamazioak jartzeko.
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak automatikoki behin betiko bihurtuko dira, baldin eta erreklamaziorik aurkezten ez bada. Erreklamazioak jarriz gero, beste ebazpen baten bitartez onartu edo baztertuko dira. Eta ondorioz, onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrendak osatu, eta goian aipatutako moduan argitaratuko dira.
Antzemandako egitatezko okerrak edozein momentutan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta. Ez dira egitatezko okertzat hartuko merezimenduak eskabide orrian ez zerrendatzea edo merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak eskabide orriarekin batera ez aurkeztea.
SEIGARRENA. ALEGATUTAKO DOKUMENTAZIOA ETA MEREZIMENDUAK EGIAZTATZEA.
Eskabideak alegatutako merezimenduen zerrenda jaso beharko du. Ez da baloratuko bertan alegatutakoez bestelako merezimendurik, eta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen eginak izan beharko dute. Alegatutako merezimenduak, eskatzen diren unean agiri bidez egiaztatzen ez badira, ez ditu kontuan hartuko Epaimahai Kalifikatzaileak.
Eskabidearekin batera alegatutako merezimenduen zerrenda aurkezten ez bada, ezin izango da zuzendu.
Eskatzaileek baimena eman beharko dute NISAEn kontsulta dezaten (euskal administrazio publikoen artean datuak trukatzeko nodoa, baita administrazio horien eta estatuko gainerako administrazioen artean ere), bai parte hartzeko baldintzak, bai alegatutako merezimenduak. Ez baduzu baimen hau ematen dagozkion agiriak erantsi beharko dituzu.
Era berean, lan-esperientziaren ondoriozko merezimenduak alegatuz gero, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako lan-bizitzari buruzko txostena erantsi beharko diote eskabideari (esteka honen bidez eskura daiteke: https://bit.ly/3EFkCoD).
Eskatzaileek hilabeteko epea izango dute, Onartuen eta Baztertuen behin betiko zerrendak onartzen direnetik, alegatutako dokumentazioa eta merezimenduak egiaztatzeko.
Balorazio-batzordeak edozein unetan eskatu ahal izango du dokumentazio osagarria aurkezteko, parte hartzeko baldintzak eta, hala badagokio, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko.
Epaimahai kalifikatzaileak edo, geroago, ordezkapen-kontratu bat formalizatzean, eskola edo udal kontratatzaileak parte hartzeko baldintzak eta, hala badagokio, alegatutako merezimenduak agiri bidez egiaztatzeko eskatu ahal izango du.
ZAZPIGARRENA. BALIOESPEN BATZORDEAK ESPEZIALITATEKA.
- Balioespen Batzorde bat eratuko da espezialitate bakoitzerako.
- Balioespen Batzorde bakoitza, honako kide hauek osatuko dute, eta guztiek izango dute hitza eta botoa:
Lehendakaria:
Bilbao Musika Tokiko Erakunde Autonomoaren kudeatzailea edo eskuordetzen duen langile publikoa izango da Batzordeko Lehendakaria.
Batzordekideak:
Bilbao Musika TEAko hiru langile publiko edo horretarako lankidetza hitzarmena sinatu duten udaletako hiru langile izango dira Batzordekideak.
Espezialitateko titulua izan beharko dute edo, bestela, antzeko espezialitatekoa.
Idazkaria:
Bilbao Musika TEAko kudeaketako zuzendariordea edo eskuordetzen duen langile publikoa izango da idazkaria, hitz eta botoarekin.
Dagozkien ordezkoek ere osatuko dute Batzordea, eta horiek ere titularrekin batera izendatu beharko dira.
Batzordeko kideak baztertu egin ahal izango dira 40/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoaren, 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitako inguruabarretan badaude edo hautagaiak hautaprobetarako prestatu badira deialdia argitaratu aurreko bost urteetan.
- badira deialdia argitaratu aurreko bost
- Gaitasun, konpetentzia eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua egongo da batzordean, 4/2005 Legearen, otsailaren 18koaren, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoaren, 20.6. artikuluari jarraituz. Halaber, parte hartzaileak izendatzean, kide guztiak elebidunak izan daitezen zainduko
- Balioespen Batzordeen jarduketak une oro jarraituko die aipatutako 39/2015 Legean, urriaren 1ekoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan, jasotako kide anitzeko organoei buruzko xedapenei.
- Batzordeak ezingo dira eratu eta beronek ezingo du jardun, baldin eta kide titular edo ordezkoen erdiak baino gehiago agertzen ez badira. Bide batez, ezinbestekoa da Lehendakaria eta Idazkaria bertan izatea.
- Bertan daudenen boto gehiengoarekin hartuko dira erabakiak. Berdinketa egonez gero, ordea, Lehendakariaren kalitateko botoak ebatziko du.
- Balioespen Batzordeek erabateko autonomia funtzionala izango dute, prozeduraren legezkotasunaren alde jardungo dute eta objektibotasuna bermatzeaz arduratu beharko dute. Era berean, ordenamendu juridikoarekin bat eginda, Oinarriak aplikatzean sor daitezkeen zalantza guztiak ebatziko dituzte eta Lehiaketa behar bezala joan dadin beharrezko erabakiak hartuko dituzte. Horretarako, aurreikusi gabeko kasuetan hartu beharreko irizpideak xedatu beharko dituzte.
Hautapen prozesuko zeinahi unetan, Balioespen batzordeek jakiten badute hautagaietakoren batek ez duela betetzen honako deialdi honetan eskatutako baldintzetako bat, interesdunari entzun ondoren, hautagaia baztertzeko proposatu beharko dio dagokion Organoari. Horretarako, hautagaiak eskaeran egindako zehaztasunik ezen eta faltsukerien berri eman beharko dio.
ZORTZIGARRENA. GAITASUN PROBAK.
Espezialitate batzuetan, dela titulurik edo gaikuntzarik ez dagoelako, dela espezialitatearen barruan gaitasun espezifiko bat menderatzea eskatzen delako, gaitasun proba bat egingo da. Proba hori ariketa bakarra izango da, eta espezialitateko irakasgaiak ondo menderatzen direla egiaztatu beharko da.
Espezialitateak eta gaitasun-probak honako hauek dira:
ESPEZIALITATEA – Informatika musikala (audio, MIDI eta musika ekoizpena) irakaslea.
PROBA – Idatziz edo ahoz erantzutea epaimahaiak gai hauei buruz egokitzat jotzen dituen galderak: audioa, midi eta musika ekoizpena.
ESPEZIALITATEA – Informatika musikala (partitura edizioa) irakaslea.
PROBA – Idatziz edo ahoz erantzutea epaimahaiak gai hauei buruz egokitzat jotzen dituen galderak: partiturak, edizioa, programak (Finale, MuseScore, Sibelius), xml.
ESPEZIALITATEA – Kontserbatorioetarako piano laguntzailea
PROBA - Errepertorioko klase bat ematea epaimahaiak ematen duen materialarekin.
BEDERATZIGARRENA. MEREZIMENDU LEHIAKETA
Merezimenduak aintzat hartzea (gehienez 30 puntu).
Eskabide orriak aurkezteko epea amaitzearekin batera, honako merezimendu hauek hartuko dira aintzat, baldin eta Seigarren Oinarrian adierazitako epeen barruan edo moduan alegatu eta egiaztatu badira.
- Lanbide esperientzia.
Lanbide esperientziari, gehienez ere, 20 puntu emango zaizkio.
- Hezkuntza Administrazioak baimendutako Musika eta Dantza Eskolan irakasle funtzioak beteta Herri Administrazioan eskainitako zerbitzuengatik, gehienez ere 20 puntu emango dira: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko (0,0067 puntu egun bakoitzeko).
- Aukeratutako espezialitateko Hezkuntza Administrazioak baimendutako Musika eta Dantza Eskolan irakasle funtzioak enpresa pribatuan egiteagatik, gehienez ere 20 puntu emango dira: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko (0,0033 puntu egun bakoitzeko).
Nolanahi ere, lanaldi partzialean edo lanaldi murriztuan lan egindako aldiak lanaldi osoan lan egindako denboratzat hartuko dira.
Lanbide-esperientzia Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan-bizitzari buruzko txostenaren bidez egiaztatuko da (esteka honen bidez eskura daiteke: https://bit.ly/3gsHIVQ).
Eskatutako daturen bat ziurtagirian agertuko ez balitz, beharrezko informazioa bermatuko duen dokumentazio osagarriaz osatu beharko lukete.
- Ikasketa tituluak.
Hautapen prozesuan onartzeari kalterik eragin gabe, ikasketa titulu jakin bat edukitzea ezinbestekoa izan liteke lan poltsan dauden pertsonek lan eskaintza batean parte hartzeko; betiere, dagokion erakundeak lanposturako xedatutako baldintzen arabera.
Lehiaketari begira, ikasketa tituluak merezimendu gisa hartuko dira, gehienez ere 10 puntu, honela bereizita:
- Goi Mailako Titulua.
- Landu nahi den espezialitateko Goi Mailako Titulua edukitzeagatik: 5 puntu.
- Musikarekin, dantzarekin edo/eta pedagogiarekin zuzenean lotutako beste espezialitate batzuetako Goi Mailako Tituluak edukitzeagatik, berriz, 2 puntu titulu bakoitzeko, gehienez ere 4 puntu.
- Irakasle titulua. (66ko Planeko Erdi Maila).
- Landu nahi den espezialitateko Irakasle titulua (66ko Planeko Erdi Maila) edukitzeagatik: 3 puntu.
- Musikarekin, dantzarekin eta/edo pedagogiarekin zuzenean lotutako beste espezialitate batzuetako Erdi Mailako Tituluak edukitzeagatik: Puntu 1 titulu bakoitzeko, eta gehienez ere, 2 puntu.
- Musikarekin, dantzarekin eta/edo pedagogiarekin zuzenean lotutako beste espezialitate batzuetako titulu profesionalak.
Musikarekin, dantzarekin edo/eta pedagogiarekin zuzeneko lotura duten LOGSEko erdi mailako tituluak edo LOE profesionala edo gaikuntza ofizialak hartuko dira aintzat (289/92 Dekretua): titulu bakoitzeko 0,5 puntu, eta gehienez ere, puntu 1.
HAMARGARRENA. EUSKARAREN EZAGUTZA
Euskararen hizkuntza eskakizun jakin bat edo pareko titulu edo egiaztagiriren bat edukitzea, bestalde, lan eskaintza batean parte hartzeko baldintzetako bat izan liteke; betiere, dagokion erakundeak lanposturako onartutako eskakizunen arabera.
Deialdi honen arabera, era honetan hartuko da aintzat euskararen ezagutza:
- Hizkuntz Eskakizuna egiaztatuta edukiz gero: 6 puntu. Finkatutako puntu kopuru osoaren % 20.
- Hizkuntz Eskakizuna egiaztatuta edukiz gero: 4,5 puntu. Finkatutako puntu kopuru osoaren % 15.
- Hizkuntz Eskakizuna egiaztatuta edukiz gero: 3 puntu. Finkatutako puntu kopuru osoaren % 10.
- Hizkuntz Eskakizuna egiaztatuta edukiz gero: 2,5 puntu. Finkatutako puntu kopuru osoaren % 5.
Hizkuntz eskakizun horien parekoak izango dira 4. Eranskinean ageri diren tituluak eta egiaztagiriak, euskararen ezagutza egiaztatzeko tituluak eta ziurtagiriak balioztatzeari eta horiek Hizkuntzen Erreferentziarako Europako Esparru Bateratua egokitzeari buruzko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginda. (2010/11/15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 219. zk.).
HAMAIKAGARRENA. BALIOESPENAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ETA SAILKAPEN HURRENKERA.
Izangai bakoitzaren kalifikazioa osatuko dute dagokien espezialitateko merezimendu lehiaketan lortutako puntuazioek, eta kalifikazio horren arabera ezarriko da Poltsako izangaien lehentasun ordena, profil profesional espezifikoekin (musikako goi-mailako titulazioa, 66ko planeko musika-irakaslea edo habilitazioa) eta hizkuntza eskakizunekin (1, 2, 3 eta 4) batera; eta zerrenda berezituak egingo dira hizkuntza eskakizuna nahitaezkoa edo merezimendu gisa balioestekoa duten lanpostuetarako. Bi gai horiek agiri bidez egiaztatuta egon beharko dute hautapen prozesuan.
Puntuazioetan berdinketa egonez gero, honako irizpide hauen arabera erabakiko da sailkapen ordena:
- Onartuen zerrendan sexu bateko pertsonak beste sexukoak baino % 40 gutxiago baldin badira, gutxien ordezkatua dagoenaren alde.
- Dagokion espezialitatearena baino goi mailagoko titulua duenaren alde.
- Herri Administrazio barnean, espezialitate horretako eskarmentu handiena duenaren alde.
- Enpresa pribatuan, espezialitate horretako irakasle lanetan eskarmentu handiena duenaren alde.
- Administrazioko organo eskudunak aitortutako % 33ko elbarritasun maila edo handiagoa duela egiaztatzen duenaren alde.
- Espezialitateari dagokion titulu egiaztatua berrikien ateratakoa duen hautagaiaren alde.
Balioespenaren behin-behineko emaitzak eta hautagaiek lan poltsetan duten sailkapen hurrenkera Bilbao Musika TEAren iragarki taulan eta erakunde horrek duen webgunean argitaratuko dira. Era berean, lehenengo oinarrian aipatutako lankidetza hitzarmena sinatu duten erakundeen web orrietan ere argitaratu ahal izango dira.ç
HAMABIGARRENA. MEREZIMENDU LEHIAKETAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK.
Egonez gero, erreklamazioak aztertu, eta ondoren, Balioespen Batzordeek hautapen prozesuaren behin betiko emaitzak argitaratuko dituzte, eta dagokion proposamena helaraziko dio eskumena daukan TEAko organoari, hark espezialitate guztietako lan poltsak onar ditzan.
HAMAHIRUGARRENA. BALDINTZAK EGIAZTATZEA.
Hautatutakoek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, kontratatu aurretik:
- Osasun ziurtagiria.
Hautagaiari osasun prestazio publikoak ematen dizkion erakundeak emandakoa. Bertan, argi adierazi beharko da hautagaiak baduela zereginak gauzatzeko gaitasun funtzionala eta ez duela zeregin horretan jardutea galaraziko dion inolako gaixotasun edo muga fisiko zein psikikorik.
- Zinpeko aitorpena edo promesa.
Diziplinako espediente batekin zeinahi Administrazio Publikoko edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutu organotako zerbitzuetatik bereizi gabea dela, edo ebazpen judizial batekin enplegu edo kargu publikoetarako erabateko gaitasun gabetzea edo gaitasun gabetze berezirik ez duela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena edo promesa, baldin eta bereizi edo gaitasun gabetu aurretik gauzatzen zuen funtzionario taldera edo eskalara sartu nahi badu. Era berean, ezintasunarekin edo bateraezintasunarekin lotutako legezko arrazoiren bat ez duela egiaztatzeko zinpeko aitorpena edo promesa ere aurkeztu beharko da.
Espainiar herritartasuna ez duenak, berriz, gaitasun gabetuta edo pareko egoeraren batean ez dagoela eta bere Estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso ez duela egiaztatzeko zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko du.
Natura Sexualeko Delitu Ziurtagiria Irakasle lana egiteko beharrezkoa da. Informazio gehiago www.mjusticia.gob.es.
Hautagaiak ez badu dokumentazio hori aurkezten edo dokumentazioa aztertuta erabakitzen bada ez duela betetzen Hirugarren Oinarrian eskatzen diren baldintzetakoren bat, ezingo du lan poltsan sartu edo dagokion enpleguan jardun. Gainera, bere jardun denak ezeztatuta geratuko dira, parte hartzeko eskaeran adierazitako faltsukeriengatik izan dezakeen erantzukizunari kalterik eragin gabe.
Arestian aipatutakoari kalterik eragin gabe, dagokion erakundeak lan eskaintzan parte hartzen duen pertsonari eska diezaioke lan poltsetan parte hartzeko beharrezko baldintzak bete ahal izateko dokumentu egiaztagarrietakoren bat eguneratzeko, baldin eta lehiaketa amaitzen denetik lan enplegua eskaintzera bitartean pasatutako denborak horrela eskatzen badu.
Era berean, erakunde interesdunak, lan eskaintza formalizatu aurretik, hizkuntza ofiziala gaztelania ez duten estatuetako herritartasuna duten hautagaiei eska diezaieke hizkuntza hori behar bezala ezagutzen ote duten egiaztatzeko.
HAMALAUGARRENA. GORABEHERAK.
Balioespen Batzordeek eskumena du sortutako zalantzak argitzeko eta hautaketa prozesua ondo doala bermatzeko beharrezko erabakiak hartzeko.
Oinarri hauetan aurreikusi ez denerako, hautaketa prozesuek jarraituko diote 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan, urriaren 30ekoan, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenean; 6/1989 Legean, uztailaren 6koan, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoan; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan, abuztuaren 30ekoan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onartzen duenean; 364/1995 Errege Dekretuan, martxoaren 10ekoan, Estatuko Administrazioaren Zerbitzuan Langile izateko Araudi Orokorra onartzen duenean; eta 861/1997 Dekretuan, apirilaren 15ekoan, xedatutakoari.
HAMABOSTGARRENA. AURKA EGITEAK.
Deialdi hau, haren Oinarriak, eta bertatik eta Balioespen Batzordeetatik eratorritako egintza administratibo guztien aurka egin ahal izango dira, 39/2015 Legean, urriaren 1ekoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan, aurreikusitako moduan eta kasuetan.
- ERANSKINA / ANEXO 1 – ESPEZIALITATEAK
Espezialitatea / Especialidad |
Abesbatzako Kantu Irakaslea / Profesorado Canto Coral |
Akordeoi Irakaslea / Profesorado Acordeón |
Alboka Irakaslea / Profesorado Alboka |
Bakarkako Kantua |
Bateria Irakaslea / Profesorado Batería |
Baxu Elektriko Irakaslea / Profesorado Bajo Eléctrico |
Biola Irakaslea / Profesorado Viola |
Biolina Irakaslea / Profesorado Violín |
Biolontxelo Irakaslea / Profesorado Violoncello |
Bonbardino/Tuba Irakaslea / Profesorado Bombardino/Tuba |
Dantza Klasiko Irakaslea / Profesorado Danza Clásica |
Dultzaina Irakaslea / Profesorado Dulzaina |
Euskal Dantza Irakaslea / Profesorado Euskal Dantza |
Fagot Irakaslea / Profesorado Fagot |
Flauta Irakaslea / Profesorado Flauta |
Gaur Egungo Dantza Eta Sormen Dantza Irakaslea / Profesorado Danza Contemporánea Y Danza Creativa |
Gitarra Elektrikoa irakaslea / Profesorado Guitarra Eléctrica |
Gitarra irakaslea / Profesorado Guitarra |
Harmonia, Analisi eta Konposizio Oinarrien irakaslea / Profesorado de Armonía, Análisis y Fundamentos de Composición |
Informatika Musikala (audio, MIDI eta musika ekoizpena) irakaslea / Profesorado Informática Musical (audio, midi y producción musical) |
Informatika Musikala (partitura edizioa) irakaslea / Profesorado Informática Musical (edición partituras) |
Espezialitatea / Especialidad |
Jotzaileak: piano laguntzailea / Intérpretes: piano acompañante para Conservatorio |
Klabe irakaslea / Profesorado Clave |
Klarinete irakaslea / Profesorado Clarinete |
Konboa/musika modernoko beste gaiak irakaslea / Profesorado Combo/otras asignaturas de música moderna |
Kontrabaxua irakaslea / Profesorado Contrabajo |
Mokodun Flauta irakaslea / Profesorado de Flauta de Pico |
Musika eta Mugimendua irakaslea / Profesorado Música y Movimiento |
Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-3 urte) / Profesorado Educación Musical Temprana (0-3 años) |
Musikaren Historia irakaslea / Profesorado Historia de la Música |
Musika Hizkuntza irakaslea / Profesorado Lenguaje Musical |
Musikoterapia irakaslea / Profesorado Musicoterapia |
Oboe irakaslea / Profesorado Oboe |
Organo irakaslea / Profesorado Órgano |
Pandero irakaslea / Profesorado Pandero |
Perkusio irakaslea / Profesorado Percusión |
Piano irakaslea / Profesorado Piano |
Piano Jazz Teklatuak irakaslea / Profesorado Piano Jazz Teclados |
Saxofoi irakaslea / Profesorado Saxofón |
Talde instrumentalak irakaslea / Profesorado conjuntos instrumentales |
Trikitixa irakaslea / Profesorado Trikitixa |
Tronboia irakaslea / Profesorado Trombón |
Espezialitatea / Especialidad |
Tronpa irakaslea / Profesorado Trompa |
Tronpeta irakaslea / Profesorado Trompeta |
Txalaparta irakaslea / Profesorado Txalaparta |
Txistu-txirula irakaslea / Profesorado Txistu-txirula |
Titulazio baldintzak honako lege testu hauetan ezarritakoak izango dira, Musika eta Dantza Ikastetxearen izaeraren arabera:
|
- ERANSKINA / ANEXO 2 - HITZARMENA IZENPIDETU DUTEN ERAKUNDEAK
Aguraingo Udaleko Zortziko Musika Eskola |
Dulantzi Musika Eskola |
Altsasuko Musika eta Dantza Patronatua |
Andoaingo Udala |
Beasaingo Udal Loinatz Musika Eskola |
Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola - Bera |
Bermeoko Udala |
Donostiako Musika eta Dantza Eskola |
Durangoko Bartolome Ertzilla Erakundea |
Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskola |
Erandioko Musika Eskola |
Errenteria Musikal Udal Musika Patronatua |
Galdakaoko Musika Jardueren Udaltegia erakunde autonomoa |
Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoa |
Getxoko Andres Isasi Musika Eskola |
Hernani Musika Eskola Publikoa |
Irungo Udalaren Kontserbatorioak |
Lasarte Musika-Eskola Publikoa |
Leioako Soinu Atadia Erankunde Autonomoa |
Aralar Musika eta Kultura Musika Eskola - Lekunberri |
Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskola |
Loatzo Udalerrien Mankominitatea |
Mungiako Musika eta Dantza Eskola |
Mutrikuko Udal Musika Eskola |
Danbolin Musika Eskola – Orio |
Portugaleteko Musika Eskola |
Santurtziko Udal Musika Eskola |
Eduardo Mocoroa Tolosako Mepu |
Trapagarango Udal Musika Eskola |
Kulturnieta S.A. – Urnieta |
“Luis Aranburu” Udal Musika Eskola – Vitoria / Gasteiz |
-
1
2025/09/26
2025eko lan-poltsak - Kantu Modernoa - behin-behineko emaitzak -
2
2025/09/14
Kantu Moderno lan-poltsa - merezimenduak egiaztatzea -
3
2025/09/12
Kantu Moderno lan-poltsa Probak -
4
2025/09/11
2025eko Kantu Modernoko lan-poltsa - Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda -
5
2025/08/27
2025eko Kantu Modernoko lan-poltsa - Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda