Oinarri orokorrak: Irakasleentzako lan poltsak handitzekoa. 2024. urteko deialdia.

BILBAO MUSIKA TEA – BILBAO MUSKA ESKOLA Lan poltsak 2022-2024 – Espezialitate guztiak Irakasleentzako lan poltsak handitzekoa. 2024. urteko deialdia.
2023-12-22an Bilbao Musika TEAren Gerentziak honako hau erabaki du: Lehenengoa. Lanpotsak handitzeko arautzen duten oinarriak onartzea. Bigarrena. Oinarriak www.bilbaomusika.eus orrian argitaratzea eta ebazpen hau Bizkaiako Aldizkari Ofizialera bidaltzea baliabidezko eskabideak aurkezteko 20 eguneko epea has dadin. Bilbon, 2023ko abenduaren 22an. Ana Isabel Madariaga Ugarte, OAL Bilbao Musikako zuzendari kudeatzailea. |
2024KO DEIALDIA - OINARRI ARAUTZAILEAK BILBAO MUSIKA ESKOLARAKO ETA BILBAO MUSIKAREKIN HITZARMENA SINATU DUTEN ESKOLETARAKO IRAKASLEEN LAN-POLTSAK HANDITZEA. |
LEHENENGOA. DEIALDIAREN HELBURUA. |
Hautagai berriak sartuz, deialdi honen helburua Bilbao Musika Eskolak 2022an sortutako lan-poltsak handitzea da. 2022ko martxoaren 8ko BAOn argitaratutako 2022ko deialdiaren oinarrietan zehazten denez, lan-poltsan zabaltze-deialdien bidez sartzen diren pertsonak dagozkien zerrendetan sartuko dira, 2022ko lan-poltsa osatzen dutenen atzetik (2022ko deialdia eta 2023ko handitzea), balorazio prozesuan lortutako emaitzen ordenaren arabera.
2022ko eta 2023ko behin betiko zerrendetan dauden pertsonek beste inskripzio bat egin ahal izango dute titulazio berriak aurkezteko edo hizkuntza-eskakizuna eguneratzeko. Kasu horietan, zerrendetan titulazioa eta profila eguneratuko dira, aurretik zuten puntuazioari eta posizioari eutsiz. Deialdia Bilbao Musika Eskolaren webgunean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. |
BIGARRENA. DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA. |
Hautaketa prozesuko interesdunen datu pertsonalak Bilbao Musika Eskola Tokiko Erakunde Autonomoaren erantzukizunpean tratatuko dira. Prozesua amaitutakoan, hitzarmena sinatu duten eskola guztiei lagako zaizkie datu horiek. Eskabidean, interesdunek baimena eman beharko dute beren datu pertsonalak erakunde sinatzaileei lagatzeko, langileen aldi baterako beharrak estaltzeko. Datu pertsonalak oinarri hauetan adierazitako xederako soilik tratatuko dira: batetik, hautagaiak hautatzea eta lan poltsetan sartzea, eta, bestetik, eskatutako eskolei lagatzea datuak, aldi baterako ordezkapenak egiteko. Eskaerek, izaera pertsonala duten datuen babesari dagokion ondorengo testua edukiko dute: «Datu Pertsonalak Babesteko indarrean dagoen eta aplikagarria den araudiarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu zure datuak Bilbao Musika TEA-aren titulartasuneko tratamendu-sisteman sartuko direla (IFK: P4800034C; egoitza soziala: SORKUNDE, 8. 48006 BILBO (BIZKAIA), eta jarraian zerrendatzen direla haien helburuak, kontserbazio-epeak eta legitimazio-oinarriak. Hala eskatzen duten tratamenduetarako, BILBAO MUSIKA TEAk egin nahi dituen lagapenen berri ere ematen da. Tratamenduaren arduraduna Identitatea: Bilbao Musika TEA. IFZ-4800034C Helbidea: Sorkunde 8, 48006 Bilbao Telefonoa: 944164785 E-mail: zuzendaritza@bilbaomusika.eus Datuen Babesaren Ordezkaria: dpd.cliente@conversia.es Tratamenduaren xedea Helburua: Erakundeko plazen deialdi publikoei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa. Bitarteko langileen lan poltsa kudeatzea. Kontrol organoek hautaketa prozesuen ikuskaketa egitea. Gordetzeko epeak: Zerbitzua ematen den bitartean eta 5 urte gehiago (lan informazioaren laburpena gorde).
Legitimazioa 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskadiko Funtzio Publikoari buruzkoa. DBEOren 6.1.b) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko. DBEOren 6.1.c) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege- eginbeharra betetzeko: DBEOren 9.2. a) artikulua: tratamendua beharrezkoa bada tratamenduaren arduradunak edo interesdunak lan- zuzenbidearen eta segurtasun eta babes sozialaren alorrean dituen betebeharrak betetzeko eta eskubide espezifikoak egikaritzeko. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duena. Hartzaileak Bilbao Musika TEA eta bestelako musika eskola publiko zein pribatuen arteko datuen lagapenerako Hitzarmena sinatu duten musika eskolak. Eskubideak Datuen babesari buruz indarrean dagoen eta aplikagarria den araudiak ematen dizkion eskubideen arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko ezabatzeko, (“ahazteko eskubidea”), eramangarritasun erako eta datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, bai eta datuok tratatzeko emandako baimena ezeztatzeko eskubideak ere. Horrelako, gorago adierazitako posta-helbidera edo erkudengarmendia@bilbaomusika.eus helbide elektronikora bidali beharko du eskaera. Kontrol Agintaritza eskudunera jo ahal izango du, egokitzat jotzen duen erreklamazioa aurkezteko. OAL Bilbao Musikak jakinarazi du dokumentu hau sinatuta baimen esplizitua ematen duela arestian aipatutako helburuak dituzten datuak tratatzeko.». |
HIRUGARRENA. HAUTAGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK. |
Deialdian onartuak izateko, eta hala badagokio, Lehiaketan parte hartu ahal izateko, parte-hartzaileek ezinbestekoa dute honako baldintza hauek betetzea:
Atzerrian ateratako tituluarekin batera, Hezkuntza Ministerioak berori onartzeko emandako agindua aurkeztu beharko da, edo bestela onarpen ofiziala egiaztatzen duen ziurtagiria. Espezialitate batzuetan, dela titulurik edo gaikuntzarik ez dagoelako, dela espezialitatearen barruan gaitasun espezifiko bat menderatzea eskatzen delako, gaitasun proba bat egingo da. Proba hori ariketa bakarra izango da, eta espezialitateko irakasgaiak ondo menderatzen direla egiaztatu beharko da.
Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasungabetuta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplinazko zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
|
LAUGARRENA. ESKABIDE ORRIAK AURKEZTEA. MEREZIMENDUAK ALEGATZEA ETA EGIAZTATZEA. |
Onarpena eskatzeko eskabideak, baloratu beharreko merezimenduen zerrenda eta horien egiaztapena, bi modutan aurkeztu ahal izango dira:
Landu nahi den espezialitate bakoitzeko eskabide orri bat aurkeztu beharko da, dagozkion merezimenduen alegatzearekin batera espezialitate horretarako. Eskabide orriak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, honako deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Ahal dela, eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira. Parte hartzeko baldintzak eta, hala badagokio, alegatutako merezimenduak honela egiaztatu beharko dira:
|
BOSGARRENA. HAUTAGAIAK ONARTZEA. |
Eskabide orriak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskumena daukan Bilbao Musika TEAko organoak espezialitate bakoitzean onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrendak onartuko ditu, eta hala badagokio, baztertutakoak baztertzeko izan diren arrazoiak adierazi beharko ditu. Zerrendak, hain zuzen, TEAren eta udal lankideen iragarki tauletan argitaratuko dira, eta baita udalen web orrietan ere. Interesdunek 10 laneguneko epea izango dute baztertzeko arrazoitzat jotako akatsak edo egin gabeak konpontzeko edo zerrendaren aurkako erreklamazioak jartzeko. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak automatikoki behin betiko bihurtuko dira, baldin eta erreklamaziorik aurkezten ez bada. Erreklamazioak jarriz gero, beste ebazpen baten bitartez onartu edo baztertuko dira. Eta ondorioz, onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrendak osatu, eta goian aipatutako moduan argitaratuko dira. Antzemandako egitatezko okerrak edozein momentutan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta. Ez dira egitatezko okertzat hartuko merezimenduak eskabide orrian ez zerrendatzea edo merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak eskabide orriarekin batera ez aurkeztea. |
SEIGARRENA. ALEGATUTAKO DOKUMENTAZIOA ETA MEREZIMENDUAK EGIAZTATZEA. |
Eskabideak alegatutako merezimenduen zerrenda jaso beharko du. Ez da baloratuko bertan alegatutakoez bestelako merezimendurik, eta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen eginak izan beharko dute. Alegatutako merezimenduak, eskatzen diren unean agiri bidez egiaztatzen ez badira, ez ditu kontuan hartuko Epaimahai Kalifikatzaileak. Eskabidearekin batera alegatutako merezimenduen zerrenda aurkezten ez bada, ezin izango da zuzendu. Eskatzaileek baimena eman beharko dute NISAEn kontsulta dezaten (euskal administrazio publikoen artean datuak trukatzeko nodoa, baita administrazio horien eta estatuko gainerako administrazioen artean ere), bai parte hartzeko baldintzak, bai alegatutako merezimenduak. Ez baduzu baimen hau ematen dagozkion agiriak erantsi beharko dituzu.
Eskatzaileek 20 egun balioduneko epea izango dute, Onartuen eta Baztertuen behin betiko zerrendak onartzen direnetik, alegatutako dokumentazioa eta merezimenduak egiaztatzeko. Balorazio-batzordeak edozein unetan eskatu ahal izango du dokumentazio osagarria aurkezteko, parte hartzeko baldintzak eta, hala badagokio, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko. Epaimahai kalifikatzaileak edo, geroago, ordezkapen-kontratu bat formalizatzean, eskola edo udal kontratatzaileak parte hartzeko baldintzak eta, hala badagokio, alegatutako merezimenduak agiri bidez egiaztatzeko eskatu ahal izango du. |
ZAZPIGARRENA. BALIOESPEN BATZORDEAK ESPEZIALITATEKA. |
Lehendakaria: Bilbao Musika Tokiko Erakunde Autonomoaren kudeatzailea edo eskuordetzen duen langile publikoa izango da Batzordeko Lehendakaria. Batzordekideak: Bilbao Musika TEAko hiru langile publiko edo horretarako lankidetza hitzarmena sinatu duten udaletako hiru langile izango dira Batzordekideak. Espezialitateko titulua izan beharko dute edo, bestela, antzeko espezialitatekoa. Idazkaria: Bilbao Musika TEAko kudeaketako zuzendariordea edo eskuordetzen duen langile publikoa izango da idazkaria, hitz eta botoarekin. Dagozkien ordezkoek ere osatuko dute Batzordea, eta horiek ere titularrekin batera izendatu beharko dira.
|
ZORTZIGARRENA. GAITASUN PROBAK. |
Espezialitate batzuetan, dela titulurik edo gaikuntzarik ez dagoelako, dela espezialitatearen barruan gaitasun espezifiko bat menderatzea eskatzen delako, gaitasun proba bat egingo da. Proba hori ariketa bakarra izango da, eta espezialitateko irakasgaiak ondo menderatzen direla egiaztatu beharko da. Espezialitateak eta gaitasun-probak honako hauek dira: ESPEZIALITATEA – Informatika musikala (audio, MIDI eta musika ekoizpena) irakaslea. PROBA – Idatziz edo ahoz erantzutea epaimahaiak gai hauei buruz egokitzat jotzen dituen galderak: audioa, midi eta musika ekoizpena. ESPEZIALITATEA – Informatika musikala (partitura edizioa) irakaslea. PROBA – Idatziz edo ahoz erantzutea epaimahaiak gai hauei buruz egokitzat jotzen dituen galderak: partiturak, edizioa, programak (Finale, MuseScore, Sibelius), xml. ESPEZIALITATEA – Kontserbatorioetarako piano laguntzailea PROBA - Errepertorioko klase bat ematea epaimahaiak ematen duen materialarekin. |
BEDERATZIGARRENA. MEREZIMENDU LEHIAKETA |
Merezimenduak aintzat hartzea (gehienez 10 puntu). Eskabide orriak aurkezteko epea amaitzearekin batera, honako merezimendu hauek hartuko dira aintzat, baldin eta Seigarren Oinarrian adierazitako epeen barruan edo moduan alegatu eta egiaztatu badira.
Hautapen prozesuan onartzeari kalterik eragin gabe, ikasketa titulu jakin bat edukitzea ezinbestekoa izan liteke lan poltsan dauden pertsonek lan eskaintza batean parte hartzeko; betiere, dagokion erakundeak lanposturako xedatutako baldintzen arabera. Lehiaketari begira, ikasketa tituluak merezimendu gisa hartuko dira, gehienez ere 10 puntu, honela bereizita:
Espezialitate bereko titulu bat baino gehiago izanez gero, kategoria handienekoa bakarrik baloratuko da. |
HAMARGARRENA. EUSKARAREN EZAGUTZA |
Euskararen hizkuntza eskakizun jakin bat edo pareko titulu edo egiaztagiriren bat edukitzea, bestalde, lan eskaintza batean parte hartzeko baldintzetako bat izan liteke; betiere, dagokion erakundeak lanposturako onartutako eskakizunen arabera. Deialdi honen arabera, era honetan hartuko da aintzat euskararen ezagutza:
Hizkuntz eskakizun horien parekoak izango dira 4. Eranskinean ageri diren tituluak eta egiaztagiriak, euskararen ezagutza egiaztatzeko tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzeari eta horiek Hizkuntzen Erreferentziarako Europako Esparru Bateratura egokitzeari buruzko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginda. (2010/11/15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 219. zk.). |
HAMAIKAGARRENA. BALIOESPENAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ETA SAILKAPEN HURRENKERA. |
Baloratutako pertsonak zerrendetan sartuko dira lortutako puntuazioaren hurrenkerari jarraituz, baina puntuazio hori zerrendetan agertu gabe.
Hautagaiak 2022ko eta 2023ko prozesuetan hautatutakoen ondoren jarriko dira. Horretarako, 2024ko puntuazio-gidalerro hauek ezartzen dira: Izangai bakoitzaren kalifikazioa osatuko dute dagokien espezialitateko merezimendu lehiaketan lortutako puntuazioek, eta kalifikazio horren arabera ezarriko da Poltsako izangaien lehentasun ordena, profil profesional espezifikoekin (musikako goi-mailako titulazioa, 66ko planeko musika-irakaslea edo habilitazioa) eta hizkuntza eskakizunekin (1, 2, 3 eta 4) batera; eta zerrenda berezituak egingo dira hizkuntza eskakizuna nahitaezkoa edo merezimendu gisa balioestekoa duten lanpostuetarako. Bi gai horiek agiri bidez egiaztatuta egon beharko dute hautapen prozesuan. Puntuazioetan berdinketa egonez gero, honako irizpide hauen arabera erabakiko da sailkapen ordena:
2022ko eta 2023ko behin betiko zerrendetan dauden eta titulazio berriak aurkezteko edo hizkuntza-eskakizuna eguneratzeko inskripzio berria egin duten pertsonen kasuan, titulazioa eta hizkuntza-eskakizuna eguneratuko dira zerrendetan, aurretik zuten puntuazioari eta posizioari eutsiz. Balioespenaren behin-behineko emaitzak eta hautagaiek lan poltsetan duten sailkapen hurrenkera Bilbao Musika TEAren iragarki taulan eta erakunde horrek duen webgunean argitaratuko dira. Era berean, lehenengo oinarrian aipatutako lankidetza hitzarmena sinatu duten erakundeen web orrietan ere argitaratu ahal izango dira. |
HAMABIGARRENA. BEHIN BETIKO EMAITZAK. |
Egonez gero, erreklamazioak aztertu, eta ondoren, Balioespen Batzordeek hautapen prozesuaren behin betiko emaitzak argitaratuko dituzte, eta dagokion proposamena helaraziko dio eskumena daukan TEAko organoari, hark espezialitate guztietako lan poltsak onar ditzan. |
HAMAHIRUGARRENA. BALDINTZAK EGIAZTATZEA. |
Hautatutakoek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, kontratatu aurretik:
Hautagaiari osasun prestazio publikoak ematen dizkion erakundeak emandakoa. Bertan, argi adierazi beharko da hautagaiak baduela zereginak gauzatzeko gaitasun funtzionala eta ez duela zeregin horretan jardutea galaraziko dion inolako gaixotasun edo muga fisiko zein psikikorik.
Diziplinako espediente batekin zeinahi Administrazio Publikoko edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutu organotako zerbitzuetatik bereizi gabea dela, edo ebazpen judizial batekin enplegu edo kargu publikoetarako erabateko gaitasungabetzea edo gaitasungabetze berezirik ez duela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena edo promesa, baldin eta bereizi edo gaitasungabetu aurretik gauzatzen zuen funtzionario taldera edo eskalara sartu nahi badu. Era berean, ezintasunarekin edo bateraezintasunarekin lotutako legezko arrazoiren bat ez duela egiaztatzeko zinpeko aitorpena edo promesa ere aurkeztu beharko da. Espainiar herritartasuna ez duenak, berriz, gaitasungabetuta edo pareko egoeraren batean ez dagoela eta bere Estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso ez duela egiaztatzeko zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko du. Natura Sexualeko Delitu Ziurtagiria Irakasle lana egiteko beharrezkoa da. Informazio gehiago www.mjusticia.gob.es. Hautagaiak ez badu dokumentazio hori aurkezten edo dokumentazioa aztertuta erabakitzen bada ez duela betetzen Hirugarren Oinarrian eskatzen diren baldintzetakoren bat, ezingo du lan poltsan sartu edo dagokion enpleguan jardun. Gainera, bere jardun denak ezeztatuta geratuko dira, parte hartzeko eskaeran adierazitako faltsukeriengatik izan dezakeen erantzukizunari kalterik eragin gabe. Arestian aipatutakoari kalterik eragin gabe, dagokion erakundeak lan eskaintzan parte hartzen duen pertsonari eska diezaioke lan poltsetan parte hartzeko beharrezko baldintzak bete ahal izateko dokumentu egiaztagarrietakoren bat eguneratzeko, baldin eta lehiaketa amaitzen denetik lan enplegua eskaintzera bitartean pasatutako denborak horrela eskatzen badu. Era berean, erakunde interesdunak, lan eskaintza formalizatu aurretik, hizkuntza ofiziala gaztelania ez duten estatuetako herritartasuna duten hautagaiei eska diezaieke hizkuntza hori behar bezala ezagutzen ote duten egiaztatzeko. |
HAMALAUGARRENA. GORABEHERAK. |
Balioespen Batzordeek eskumena du sortutako zalantzak argitzeko eta hautaketa prozesua ondo doala bermatzeko beharrezko erabakiak hartzeko. Oinarri hauetan aurreikusi ez denerako, hautaketa prozesuek jarraituko diote 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan, urriaren 30ekoan, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenean; 6/1989 Legean, uztailaren 6koan, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoan; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan, abuztuaren 30ekoan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onartzen duenean; 364/1995 Errege Dekretuan, martxoaren 10ekoan, Estatuko Administrazioaren Zerbitzuan Langile izateko Araudi Orokorra onartzen duenean; eta 861/1997 Dekretuan, apirilaren 15ekoan, xedatutakoari. |
HAMABOSTGARRENA. AURKA EGITEAK. |
Deialdi hau, haren Oinarriak, eta bertatik eta Balioespen Batzordeetatik eratorritako egintza administratibo guztien aurka egin ahal izango dira, 39/2015 Legean, urriaren 1ekoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan, aurreikusitako moduan eta kasuetan. |
- ERANSKINA / ANEXO 1 – ESPEZIALITATEAK / ESPECIALIDADES
Espezialitatea / Especialidad | Titulua / Título |
Abesbatzako Kantu Irakaslea / Profesorado Canto Coral | Abesbatzen zuzendaritza - Kantua |
Akordeoi Irakaslea / Profesorado Acordeón | Akordeoia / Acordeón |
Alboka Irakaslea / Profesorado Alboka | Albokarako emandako gaitasuna |
Bakarkako Kantua | Kantua - Jazza (Kantua) |
Bateria Irakaslea / Profesorado Batería | Jazza (Bateria) - Bateriarako emandako gaitasuna |
Baxu Elektriko Irakaslea / Profesorado Bajo Eléctrico | Jazza (Baxua) - Baxurako emandako gaitasuna |
Biola Irakaslea / Profesorado Viola | Biola / Viola |
Biolina Irakaslea / Profesorado Violín | Biolina / Violín |
Biolontxelo Irakaslea / Profesorado Violoncello | Biolontxeloa / Violoncello |
Bonbardino/Tuba Irakaslea / Profesorado Bombardino/Tuba | Bonbardinoa - Tuba |
Dantza Klasiko Irakaslea / Profesorado Danza Clásica | Dantza Klasikoa / Danza Clásica |
Dultzaina Irakaslea / Profesorado Dulzaina | Dultzainarako emandako gaitasuna |
Euskal Dantza Irakaslea / Profesorado Euskal Dantza | Euskal Dantzarako emandako gaitasuna |
Fagot Irakaslea / Profesorado Fagot | Fagota / Fagot |
Flauta Irakaslea / Profesorado Flauta | Flauta |
Gaur Egungo Dantza Eta Sormen Dantza Irakaslea / Profesorado Danza Contemporánea Y Danza Creativa | Gaur Eguneko Dantza / Danza Contemporánea |
Gitarra Elektrikoa irakaslea / Profesorado Guitarra Eléctrica | Gitarra Elektrikoa - Jazza (Gitarra) - Gitarra Elektrikorako emandako gaitasuna |
Gitarra irakaslea / Profesorado Guitarra | Gitarra / Guitarra |
Harmonia, Analisi eta Konposizio Oinarrien irakaslea / Profesorado de Armonía, Análisis y Fundamentos de Composición | Konposizioa / Composición |
Informatika Musikala (audio, MIDI eta musika ekoizpena) irakaslea / Profesorado Informática Musical (audio, midi y producción musical) | Gaitasun proba (ikusi 8. basea) / Prueba de aptitud (ver base 8) |
Informatika Musikala (partitura edizioa) irakaslea / Profesorado Informática Musical (edición partituras) | Gaitasun proba (ikusi 8. basea) / Prueba de aptitud (ver base 8) |
Jotzaileak: piano laguntzailea / Intérpretes: piano acompañante para Conservatorio | Pianoa + Gaitasun proba (ikusi 8. basea) / Piano + Prueba de aptitud (ver base 8) |
Espezialitatea / Especialidad | Titulua / Título |
Klabe irakaslea / Profesorado Clave | Klabea / Clave |
Klarinete irakaslea / Profesorado Clarinete | Klarinetea / Clarinete |
Konboa/musika modernoko beste gaiak irakaslea / Profesorado Combo/otras asignaturas de música moderna | Jazza - Hainbat joeratako instrumentuetarako / musika modernorako emandako gaitasuna |
Kontrabaxua irakaslea / Profesorado Contrabajo | Kontrabaxua - Jazza (Kontrabaxua) |
Mokodun Flauta irakaslea / Profesorado de Flauta de Pico | Mokodun Flauta / Flauta de Pico |
Musika eta Mugimendua irakaslea / Profesorado Música y Movimiento | Musika Hizkuntzaren eta Hezkuntzaren pedagogia |
Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-3 urte) / Profesorado Educación Musical Temprana (0-3 años) | Musika Hizkuntzaren eta Hezkuntzaren Pedagogia |
Musikaren Historia irakaslea / Profesorado Historia de la Música | Musikologia / Musicología |
Musika Hizkuntza irakaslea / Profesorado Lenguaje Musical | Musika hizkuntza - Musika Hizkuntzaren eta Hezkuntzaren Pedagogia |
Musikoterapia irakaslea / Profesorado Musicoterapia | Musikoterapia titulazioa Unibertsitate europearra emanda |
Oboe irakaslea / Profesorado Oboe | Oboea / Oboe |
Organo irakaslea / Profesorado Órgano | Organoa / Órgano |
Pandero irakaslea / Profesorado Pandero | Panderorako emandako gaitasuna |
Perkusio irakaslea / Profesorado Percusión | Perkusioa / Percusión |
Piano irakaslea / Profesorado Piano | Pianoa / Piano |
Piano Jazz Teklatuak irakaslea / Profesorado Piano Jazz Teclados | Jazza (Pianoa)- Teklatuetarako / Pianoa Joera Berrietarako emandako gaitasuna |
Saxofoi irakaslea / Profesorado Saxofón | Saxofoia / Saxofón |
Talde instrumentalak irakaslea / Profesorado conjuntos instrumentales | Orkestra Zuzendaritza / Dirección Orquesta |
Trikitixa irakaslea / Profesorado Trikitixa | Trikitixarako emandako gaitasuna |
Tronboia irakaslea / Profesorado Trombón | Tronboia / Trombón |
Tronpa irakaslea / Profesorado Trompa | Tronpa / Trompa |
Espezialitatea / Especialidad | Titulua / Título |
Tronpeta irakaslea / Profesorado Trompeta | Tronpeta / Trompeta |
Txalaparta irakaslea / Profesorado Txalaparta | Txalapartarako emandako gaitasuna |
Txistu-txirula irakaslea / Profesorado Txistu-txirula | Txistua / Txistu |
Titulazio baldintzak honako lege testu hauetan ezarritakoak izango dira, Musika eta Dantza Ikastetxearen izaeraren arabera:
|
Los requisitos de titulación serán los establecidos en los siguientes textos legales dependiendo de la naturaleza del Centro de Enseñanza Musical y Danza:
|
- ERANSKINA / ANEXO 2 - HITZARMENA IZENPIDETU DUTEN ERAKUNDEAK / INSTITUCIONES FIRMANTES DEL CONVENIO
Aguraingo Udaleko Zortziko Musika Eskola | Escuela Municipal de Música de Agurain Zortziko |
Dulantzi Musika Eskola | Escuela de Música Pública Dulantzi |
Altsasuko Musika eta Dantza Patronatua | Patronato de Música y Danza de Alsasua |
Andoaingo Udala | Ayuntamiento de Andoain |
Beasaingo Udal Loinatz Musika Eskola | Escuela Municipal de Música Loinatz de Beasain |
Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola - Bera | Escuela Municipal de Música Isidoro Fagoaga - Bera |
Bermeoko Udala | Ayuntamiento de Bermeo |
Donostiako Musika eta Dantza Eskola | Escuela Municipal de Música y Danza de San Sebastián |
Durangoko Bartolome Ertzilla Erakundea | Fundación Bartolome Ertzilla de Durango |
Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskola | Escuela de Música Juan Bautista Gisasola de Eibar |
Erandioko Musika Eskola | Escuela de Música de Erandio |
Errenteria Musikal Udal Musika Patronatua | Patronato Municipal de Música Errenteria Musical |
Galdakaoko Musika Jardueren Udaltegia erakunde autonomoa | Organización autónoma del Centro Municipal de Actividades Musicales de Galdakao |
Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoa | Escuela de Música Pública Segundo Olaeta |
Getxoko Andres Isasi Musika Eskola | Escuela de Música Andrés Isasi de Getxo |
Hernani Musika Eskola Publikoa | Escuela de Música Pública de Hernani |
Irungo Udalaren Kontserbatorioak | Conservatorio Municipal de Irun |
Lasarte Musika-Eskola Publikoa | Escuela de Música Pública de Lasarte |
Leioako Soinu Atadia Erankunde Autonomoa | Organismo Autónomo Soinu Atadia de Leioa |
Aralar Musika eta Kultura Musika Eskola - Lekunberri | Escuela de Música y Cultura Aralar – Lekunberri |
Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskola | Escuela Municipal de Música Tomas Garbizu de Lezo |
Loatzo Udalerrien Mankominitatea | Mancomunidad de Municipios de Loatzo |
Mungiako Musika eta Dantza Eskola | Escuela de Música y Danza de Mungia |
Mutrikuko Udal Musika Eskola | Escuela Municipal de Música de Mutriku |
Danbolin Musika Eskola – Orio | Danbolin Musika Eskola – Orio |
Portugaleteko Musika Eskola | Escuela Municipal de Música de Portugalete |
Santurtziko Udal Musika Eskola | Escuela Municipal de Música De Santurtzi |
Eduardo Mocoroa Tolosako Mepu | Empu Eduardo Mocoroa de Tolosa |
Trapagarango Udal Musika Eskola | Escuela Municipal de Música de Trapagaran |
Kulturnieta S.A. – Urnieta | Kulturnieta S.A. – Urnieta |
“Luis Aranburu” Udal Musika Eskola – Vitoria / Gasteiz | Escuela Municipal de Música “Luis Aramburu” – Vitoria / Gasteiz |
- ERANSKINA / ANEXO 3
Hautaketa-prozesuan onartzeko eskaera
Solicitud de admisión al proceso selectivo
Deialdia / Convocatoria
Deialdiaren izena / Nombre Convocatoria |
|
Norberaren datuak / Datos Personales
NAN / AIZ / DNI / NIE | Izena / Nombre |
| |||
|
|
| |||
Lehenengo abizena / Primer apellido | Bigarren abizena / Segundo apellido |
| |||
|
|
| |||
Jaioteguna (uuuu/hh/ee) / Fecha Nacimiento (dd/mm/aaaa) | Naziotasuna / Nacionalidad | ||||
|
|
| |||
Sexu / Sexo |
|
| |||
Telefonoa / Teléfono fijo | Telefono mugikorra / Teléfono móvil |
| |||
|
|
| |||
E-posta / Correo electrónico |
|
|
o Baimena ematen diot Bilbao Musika TEAri nire Helbide elektronikoa eta telefono mugikorra erabiltzeko hautaketa prozesu honetan egin ditzakeen jakinarazpenetan.
o Autorizo la utilización de la dirección electrónica y teléfono móvil aportados para su utilización en las comunicaciones que OAL Bilbao Musika pueda efectuar en el transcurso del proceso selectivo.
Jakinarazpenetarako helbidea / Domicilio a efectos de notificaciones
Herria / País | Lurraldea / Provincia |
|
|
Bizilekua / Localidad | PK / CP |
|
|
Helbidea / Dirección | |
| |
Ataria, eskailera, solairua, eskua eta atea / Portal, bis, escalera, piso, mano y puerta | |
|
Euskara / Euskera
Profila egiaztatzen dut / Acredito perfil1 HE / PL1 ¡ 2HE / PL2 ¡ 3HE / PL3 ¡ 4HE / PL4 ¡ |
Ez dut egiaztatzen profila / No acredito perfil ¡
Eskabidea / Solicitud
Aukera ezazu lehiaketaldia egiteko nahi duzun hizkuntza / Seleccione el idioma en el que desea hacer la fase de oposición |
Euskara / Euskera ¡ Gaztelania / Castellano ¡ |
|
Azterketa egiteko behar dituzun baldintza bereziak eta kausa argitu / Especifique las adaptaciones para realizar el examen |
|
Betebeharrak / Requisitos
Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko, ondoren adierazitako baldintzak bete behar dituzu eta hala adierazi behar duzu dagokion laukitxoan markatuz. Baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko eskatuko zaie prozesua gainditzen dutenei. Behar bezala iragarriko da.
Para poder participar en el presente proceso selectivo deberá reunir los siguientes requisitos, indicándolo así mediante la anotación en su correspondiente casilla. La acreditación de la posesión de los mismos será requerida, una vez finalizada la fase de oposición, a quienes hayan superado la misma, lo que será oportunamente anunciado.
o Eskatutako Titulazioa / Titulación requerida: Espezialitate bakoitzari dagokiona (ikus 1. eranskina) / La correspondiente a cada especialidad (ver anexo 1)
Merituak / Méritos
Titulu eta heziketa akademikoak / Formación y titulaciones académicas
Adierazi merezimendu bakoitza lerro batean eta titulazioaren izen ofiziala jarrita. Prestakuntza jarduerak direnean, adierazi ikastaroaren izena ziurtagirian agertzen den bezala, erakunde antolatzailea edo ikastaroa ematen duena, eskola-orduak, asistentzia, aprobetxamendua edota irakasle jardun den, kasuan kasu, eta azkenik, data.
Indique cada mérito en una línea y con la denominación oficial de la titulación. En el caso de las actividades formativas, indique denominación del curso, tal y como figure en el certificado acreditativo, entidad organizadora y/o impartidora, nº de horas lectivas, asistencia, aprovechamiento o docencia, según sea el caso, y, por último, fecha de realización.
Tituluak / Titulaciones
Izena / Denominación | Nork Luzatua / Expedido por | Noiz / Fecha |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Kontratazio zerrendetan sarrera / Ingreso en Listas o bolsas de Contratación
o Hitzarmena sinatu duten Musika eta dantza eskola eta Kontserbatorioetan lan eskaintza jaso ahal izateko, baimena ematen dut nire datu pertsonalak lagatzeko. Bilbao Musika TEAn indarrean dauden oinarri orokorretan ezarritakoaren babesean.
Autorizo la cesión, a efectos de recibir ofertas de empleo, de mis datos personales a las Escuelas y Conservatorios de Música y Danza que han suscrito el convenio, al amparo de lo establecido en las vigentes Bases Generales del OAL BILBAO MUSIKA
o EZ NAGO AURKA Bilbao Musika TEAk, bide telematikoen bidez, nire eskabidean aipatutako nortasun, titulazio akademiko eta hizkuntza eskakizunak kontsultatu eta egiazta ditzan, bere izapidetze administratiborako, hauek eskuragarri dauden heinean, eta JAKINAREN GAINEAN NAGO. Aurka eginez gero, dagozkion agiriak erantsi beharko dira, eskatzen diren unean.
QUEDO INFORMADO Y NO ME OPONGO a que OAL Bilbao Musika consulte y verifique por medios telemáticos los datos de identidad, títulos académicos y perfiles lingüísticos alegados en la solicitud para su tramitación administrativa, en la medida de la disponibilidad de los mismos. En caso de oponerse deberá aportar los documentos acreditativos correspondientes.
Lege-informazioa / Información legal
Behean sinatzen duenak ESKATZEN DU hautaketa-prozesu honetan onartua izatea eta bere erantzukizunaren pean AITORTZEN DU eskabide honetan jasotako datuak egiazkoak direla, eskabidean agertzen diren jarraibideen arabera bete duela eskabidea, deialdia arautzen duten oinarri orokorretan eta oinarri berezietan ezarritako baldintzak betetzen dituela, bere osasun egoerari buruzkoak barne. Halaber, hala eskatzen zaionean, eskabidean jasotako datu guztiak agiri bidez frogatzeko konpromisoa hartzen du.
La persona abajo firmante SOLICITA su admisión en el presente proceso selectivo y declara, bajo su responsabilidad, que son ciertos los datos consignados en esta solicitud, que ha cumplimentado la misma de conformidad con las instrucciones contenidas en la misma y que reúne las condiciones exigidas en las Bases Generales y en las Bases Específicas que rigen la convocatoria, incluidas las que se refieren a mi estado de salud, comprometiéndose a probar documentalmente todos los datos que figuran en la solicitud cuando le sean requeridos.
o ZINPEAN EDO HITZ EMANDA AITORTZEN DUT / DECLARO BAJO JURAMENTO O PROMETO
Eskaera hau sinatu baino lehen, irakur ezazu arretaz datuen babesari buruz atzealdean ezarritako informazioa.
Antes de firmar esta solicitud, lea atentamente la información sobre protección de datos recogida al reverso
Data / Fecha: Sinadura / Firma
DATU BABESA / PROTECCIÓN DE DATOS.
Datu Pertsonalak Babesteko indarrean dagoen eta aplikagarria den araudiarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu zure datuak Bilbao Musika TEA-aren titulartasuneko tratamendu-sisteman sartuko direla (IFK: P4800034C; egoitza soziala: SORKUNDE, 8. 48006 BILBO (BIZKAIA), eta jarraian zerrendatzen direla haien helburuak, kontserbazio-epeak eta legitimazio-oinarriak. Hala eskatzen duten tratamenduetarako, BILBAO MUSIKA TEAk egin nahi dituen lagapenen berri ere ematen da.
De conformidad con la normativa vigente y aplicable en protección de datos de carácter personal, le informamos que sus datos serán incorporados al sistema de tratamiento titularidad de OAL BILBAOMUSIKA con CIF P4800034C y domicilio social sito en SORKUNDE 8 48006, BILBAO (BIZKAIA), y que a continuación se relacionan sus respectivas finalidades, plazos de conservación y bases legitimadoras. Para aquellos tratamientos que lo requieran, se informa también de las posibles cesiones que OAL BILBAO MUSIKA tiene previsto realizar.
Tratamenduaren arduraduna Responsable del tratamiento
Identitatea: Bilbao Musika TEA. IFZ-4800034C Helbidea: Sorkunde 8, 48006 Bilbao Telefonoa: 944164785 E-mail: zuzendaritza@bilbaomusika.eus Datuen Babesaren Ordezkaria: | Identidad: OAL Bilbao Musika. NIF- 4800034C Dirección: Sorkunde 8, 48006 Bilbao Teléfono: 94 416 47 85 E-mail: zuzendaritza@bilbaomusika.eus Delegado/a de Protección de Datos: |
Tratamenduaren xedea Finalidad del tratamiento
Helburua: Erakundeko plazen deialdi publikoei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa. Bitarteko langileen lan poltsa kudeatzea. Kontrol organoek hautaketa prozesuen ikuskaketa egitea.
Gordetzeko epeak: Zerbitzua ematen den bitartean eta 5 urte gehiago (lan informazioaren laburpena gorde).
Finalidad: Gestión y tratamiento de datos de carácter personal relativos a las convocatorias públicas de plazas en la organización. Gestión de la bolsa de empleo para interinos. Acciones de supervisión de los procesos de selección por órganos de control.
Plazos de conservación: Durante el desarrollo de la prestación y 5 años más (guardar resumen de la información laboral)
Legitimazioa Legitimación
6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskadiko Funtzio Publikoari buruzkoa.
DBEOren 6.1.b) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.
DBEOren 6.1.c) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege- eginbeharra betetzeko:
DBEOren 9.2. a) artikulua: tratamendua beharrezkoa bada tratamenduaren arduradunak edo interesdunak lan- zuzenbidearen eta segurtasun eta babes sozialaren alorrean dituen betebeharrak betetzeko eta eskubide espezifikoak egikaritzeko.
5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duena.
Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca.
Artículo 6.1.b) del RGPD: el tratamiento es necesario para la ejecución de un contrato en el que el interesado es parte o para la aplicación a petición de este de medidas precontractuales.
Artículo 6.1.c) del RGPD: el tratamiento es necesario para el cumplimiento de una obligación legal aplicable al responsable del tratamiento.
Artículo 9.2. a) RGPD: el tratamiento es necesario para el cumplimiento de obligaciones y el ejercicio de derechos específicos del responsable del tratamiento o del interesado en el ámbito del Derecho laboral y de la seguridad y protección social.
Real Decreto Legislativo 5/2015, de 30 de octubre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley del Estatuto Básico del Empleado Público.
Hartzaileak Cesión de datos
Bilbao Musika TEA eta bestelako musika eskola publiko zein pribatuen arteko datuen lagapenerako Hitzarmena sinatu duten musika eskolak.
A las escuelas de música suoras del Convenio entre el OAL Bilbao Musika y las escuelas de música de titularidad pública y privada.
Eskubideak Derechos
Datuen babesari buruz indarrean dagoen eta aplikagarria den araudiak ematen dizkion eskubideen arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko ezabatzeko, (“ahazteko eskubidea”), eramangarritasun erako eta datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, bai eta datuok tratatzeko emandako baimena ezeztatzeko eskubideak ere. Horrelako, gorago adierazitako posta-helbidera edo erkudengarmendia@bilbaomusika.eus helbide elektronikora bidali beharko du eskaera. Kontrol Agintaritza eskudunera jo ahal izango du, egokitzat jotzen duen erreklamazioa aurkezteko. OAL Bilbao Musikak jakinarazi du dokumentu hau sinatuta baimen esplizitua ematen duela arestian aipatutako helburuak dituzten datuak tratatzeko..
| De acuerdo con los derechos que le confiere la normativa vigente y aplicable en protección de datos, podrá ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión (“derecho al olvido”), portabilidad y oposición al tratamiento de sus datos de carácter personal, así como la revocación del consentimiento prestado para el tratamiento de los mismos, dirigiendo su petición a la dirección postal indicada más arriba o por correo electrónico a la dirección erkudengarmendia@bilbaomusika.eus. Podrá dirigirse a la Autoridad de Control competente para presentar la reclamación que considere oportuna OAL Bilbao Musika informa que con la firma del presente documento otorga el consentimiento explícito para el tratamiento de los datos de las finalidades mencionadas anteriormente.
|
- ERANSKINA / ANEXO 4
Euskara Tituluen eta Ziurtagirien arteko baliokidetasunak
Equivalencias entre Títulos y Certificados de Euskera
Nafarroako Araudia, 210/2010 Ebazpena, irailaren 13koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari gerentearena (NAO, 117. zk., 2010eko irailaren 27koa)
Normativa en Navarra, Resolución 210/2010, de 13 de septiembre, del Director Gerente del Instituto Navarro de Administración Pública (BON nº 117, de 27 septiembre 2010)
Marco Europeo | INAP | Gobierno De Navarra | EOI Hasta el C 2007-08 | EOI Desde el C 2008-2009 | EOIDNA | |||
A1 | A1.1 | 1 Urratsa | Nivel 1 1.Maila | Nivel 1 1.Maila | 1º Curso | 1º Curso Básico | 1º Nivel Básico | A 1 |
A1.2 | 2 Urratsa | |||||||
A2 | A2.1 | 3 Urratsa | Nivel 2 2.Maila | Nivel 2 2.Maila | 2º Curso | Certificado Nivel Básico | 2º Nivel Básico | A 2 |
A2.2 | 4 Urratsa | |||||||
B1 | B1.1 | 5 Urratsa | Nivel 3 3.Maila | Nivel 3 3.Maila | Certificado Ciclo Elemental | Certificado Nivel Intermedio | Nivel Intermedio | B 1 |
B1.2 | 6 Urratsa | |||||||
B2 | B2.1 | 7 Urratsa | Nivel 4 4.Maila | Nivel 4 4.Maila | 4º Curso | 1º Curso Avanzado | 1º Nivel Avanzado | B 2.1 |
B2.2 | 8 Urratsa | Certificado Nivel Avanzado | 2º Nivel Avanzado | B 2.2 | ||||
B2.3 | 9 Urratsa | |||||||
C1 | C1.1 | 10 Urratsa | Nivel 5 5.Maila | Nivel 5 5.Maila EGA Euskareren Gaitasun-Agiria | Certificado De Aptitud Ciclo Superior | Nivel C 1 |
| |
C1.2 | 11 Urratsa | |||||||
C1.3 | 12 Urratsa |
Euskara Tituluen eta Ziurtagirien arteko baliokidetasunak
Equivalencias entre Títulos y Certificados de Euskera
Euskal Autonomia Erkidegoko araudia, 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa (EHAA, 219. zk., 2010eko azaroaren 15ekoa)
Normativa en el País Vasco, Decreto 297/2010, de 9 de noviembre, (BOPV nº 219, de 15 noviembre 2010)
| B 1 | B 2 | C 1 | C 2 | |
Eusko Jaurlaritza | HABE | B1 maila – 1. Maila | B2 maila – 2.maila | C1 maila – 3. Maila | C2 maila – 4.maila |
HAEE – IVAP |
| ||||
Osakidetza |
| ||||
Ertzaintza |
|
|
| ||
Hezkuntza Saila |
| Irakaspostuen 1. HE | Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) Irakaspostuen 2. HE |
| |
Nafarroako Gobernua Hezkuntza Saila |
|
| Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) |
| |
Iparralde Euskararen Erakunde Publikoa |
|
| Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) |
| |
Euskaltzaindia |
|
| D agiria | B agiria | |
Euskal Jaurlaritza | Hezkuntza Saila |
|
|
|
|
|
|
|
| ||
Hizkuntza Eskola Ofizialak |
| HLEA (Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria) |
|
| |
Hizkuntza Eskola Ofizialak |
(Antzinako Ikasketa plana) Tarteko Maila | 4.maila (Antzinako Ikasketa plana) Maila Aurreratua | 5.maila edo euskal gaitasun maila (Antzinako Ikasketa plana) Gaitasun Maila (C1) |
|
-
1
2025/09/26
2025eko lan-poltsak - Kantu Modernoa - behin-behineko emaitzak -
2
2025/09/14
Kantu Moderno lan-poltsa - merezimenduak egiaztatzea -
3
2025/09/12
Kantu Moderno lan-poltsa Probak -
4
2025/09/11
2025eko Kantu Modernoko lan-poltsa - Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda -
5
2025/08/27
2025eko Kantu Modernoko lan-poltsa - Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda