LEP: Lan Eskaintza Publikoa

HASIERA

ONGI ETORRI BILBAO MUSIKA T.E.A.ren LAN ESKAINTZA PUBLIKOAREN WEBGUNERA


Webgune honetako datuak informaziorako baino ez dira. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako testuek soilik izango dute balio juridikoa.

 

Datuen babesa

Edozein hautaketa-prozesutan parte hartzeak esan nahi du hautagaiak baimena ematen duela eskarian jasotako datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN zenbakia eta prestakuntza-maila) tratatzeko. Hautagaiek hautaketa-prozesuetara aurkezteak esan nahi du baimena ematen dutela eskabidean ageri diren datu pertsonalak erabiltzeko (izen-abizenak, NAN eta ikasketak), aldizkari ofizialetan, iragarki tauletan, webgunean eta, oro har, hautaketa-prozesuaren emaitza partzialak edo behin betikoak jakinarazteko erabiltzen den edozein bideren bitartez argitaratzeko. Halaber, hautagaiek datuak erabiltzeko baimena ematen dute, HAEEk edo erakunde eskudunak euskararen hizkuntza-eskakizuna edo beste hizkuntzaren baten ezagutza maila egiaztatu dezan, eta, oro har, hautaketa-prozesuari dagozkion ariketak epaimahaiak, erakundeak, enpresak edo epaimahaiak agintzen dionak modu egokian prestatu eta burutzeko direla baieztatzeko. Gainera, hautagaiak deialdi espezifikoan ezarritako bazterketa medikoen taulara egokitzen direla ziurtatzeko erabili ahal dira datu pertsonalak.

Hautaketa-prozesuak publizitate printzipioak araututa daude. Ondorioz, hautagaiaren eskabiderik ez da onartuko baldin eta ez badu bere datuak lagatzea onesten aurreko paragrafoan adierazitako edukiaz eta helburuetarako.

Hautaketa-prozesuen ondorengo lan-poltsak egiteko, hautagaiek eskabidean adierazi beharko dute datu hauek musika eskolek hitzarmena sinatu dutenei lagatzeako ados dauden, horiek enplegu eskaintzak egiteko legez aurreikusitako baldintzetan: Izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, harremanetarako telefonoa eta prestakuntza-maila. Beren beregi ez badute adierazten, onartzen ez dutela ulertuko da.

  • - Hautagaiek emandako datuak Bilbao Musika TEA-aren titulartasuneko tratamendu-sisteman sartuko dira.
  • - Interesdunek euren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko,(“ahazteko-eskubidea”), eramangarritasunerako eta datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, bai eta datuok tratatzeko emandako baimena ezeztatzeko eskubideak ere. Horretarako,  idatzi bat bidali beharko dute helbide honetara: Bilbao Musika TEA Sorkunde kalea 8 48006 Bilbao edo info@bilbaomusika.eus helbide elektronikora.

 

Informazio gehiago behar bada, Bilbao Musika TEAra jo daiteke:

 

Egonkortzeko LEP:

Posta elektronikoa: lep_ope@bilbaomusika.eus

Lan Poltsak 2022-2024 Bilbao Musika Eskola eta hitzartutako eskolak:

Posta elektronikoa: lanpoltsak2022@bilbaomusika.eus